
- 2026ko Azaroak 18, eguaztena
- 10:00
- OÑATI – Santa Ana Antzokia
GAIA
Artelan bat ikusten dugunean, lehen begiradan gaia zein den igarri dezakegu, irudikatzen duen eszena identifikatzen dugulako. Baina eszena horren atzean beti badaude gauza gehiago, eta artelan baten benetako gaia lehen irudikapen horren atzean egoten da. Gai horiek ikusteko, ordea, pixka bat pentsatu behar da, begia zorroztu eta arreta jarri. Hitzaldian artelan ezagun batzuen atzean dagoen mundu horretan murgilduko gara eta artelanek benetan kontatzen dutena ikusiko dugu.
HIZLARIA
Aintzane Erkizia Martikorena
Artearen historian doktore da eta Euskal Herriko Unibertsitatean Artearen Historiako irakaslea. Bere ikerketa arloa Euskal Herriko Behe Erdi Aro eta Aro Berriko artea da (XV eta XVI. mendeak), bereziki altzari liturgikoak. Horretaz gain, Erdi Aroko sagrarioetan espezialista da, eta ikerketa ildo berri bat irekitzen ari da orain: XVI. mendean Alemanian sortutako Buru Santuak, oihalez eta brodatuz apaindutako santuen erlikiak direnak.
Hainbat komunikazio eta ponentziekin parte hartzen du nazioarteko kongresuetan, eta ikerketa egonaldiak eginak ditu Lovainan (Belgika), Sevillan, zein Kolonian (Alemania). Hainbat ikerketa proiektu eta talderen kide da, bertakoak zein nazioartekoak, eta ondarea kudeatzen duten erakundeekin lotura estua dauka txosten eta aholkularitza lanak eginez. Dibulgazioan ere jarduten du nonahi hitzaldiak, kolaborazioak eta ikastaroak eginez, eta Euskadi Irratian aritzen da hamabostero Baipasa saioan Arteari buruz hizketan.
