AITOR IGINITZ: Mundua arnastu nahian

  • Urriak 19, eguaztena
  • Goizeko 10:00
  • Santa Ana antzokia – OÑATI

Aitor Igiñitz, andoaindarra, 2006ko urriaren 13an hasi zen, bizikletaz bateko eta besteko bazterrak eta parajeak ezagutzeko asmoarekin, mundua arnasten. Geroztik, 5.800 egun eta 123.000 kilometro joan dira bidean, 70 herrialde, 5 kontinente, Karakorum Highway, Friendship Highway edo Pamir Highway bideak …

Ametsak aurrera jarraitzen du! Baina, orain, atsedenaldi txiki bat hartu du, eta gurekin partekatuko ditu bidaiaren bizipenak eta gora-beherak.

Horretarako, Unai Ugartemendia Berriako kazetariarekin batera, bere gogoetak eta bizipenak azalduko dizkigu Oñatiko hitzaldian, bihotzetik eta lagun arteko giroan.

Ekitaldiaren xehetasunak