AIZPEA BARROS: 50. urteurrenean GUREAK erreferente Europan

  • 2025eko AZAROAK 17, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIA

GUREAK 1975ean sortu zen Atzegiren eskutik behar sozial bati erantzuteko. Bost hamarkadetan zehar desgaitasuna duten pertsonen senitartekoen kezkatik sortutako ekimena gizarte-ekonomiako talde sendo eta dibertsifikatua bihurtu da, 6.000 pertsonatik gorako taldearekin, eta Europan erreferente den gizarteratze eta laneratze inklusio-ereduarekin.

Landuko ditugun gaiak

1.- Desgaitasuna. Kontzeptuaren bilakaera historian zehar eta abordatzeko modeloak.

2.- Lanaren garrantzia desgaitasuna duten pertsonen gizarteratze prozesuan.

  • Lan babestutako enpresak.
  • Merkatu arrunta.
  • Erakunde publikoak.

3.- GUREAK-en eredua Europa mailan erreferente.

HIZLARIA

Aizpea Barros Garmendia Komunikazio teknikaria da GUREAK-en, desgaitasuna duten pertsonentzako lan babesturiko euskal empresa taldean.

Pedagogian lizentziaduna eta desgaitasuna duten pertsonen inklusioan aditua, bere lehenengo pausoak EITBn eman zituen, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak basbesturiko “Ikusgela” saioan.

2011.urtean Gureak-eko Formakuntza sailan hasi zen lanean, ondoren Berrikuntzan eta duela 6 urte Gureak-eko kanpo komunikazioaz arduratzen da.

Gainera, idazlea da. Joan den martxoan bere bigarren eleberria aurkeztu zuen: “De mar y hierro”. Pasaiako herrian kokatuta eta gerra garaian bere aiton-amonen bizipenetan oinarrituta.

Ekitaldiaren xehetasunak