
- 2025eko AZAROAK 26
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
LABURPENA
Neandertalen desagerpenaren eta gure espeziearen agerpenaren arrazoiak, data eta modua Arkeologiaren alorreko aztergai eta eztabaida garrantzitsuenetarikoak izan dira azken hamarkadetan. Euskal Herriak, batez ere Debagoienak, funtsezko espazioa betetzen du eztabaida honetan, bai bertan ikertu diren aztarnategiengatik (Lezetxiki, Labeko Koba, Jaturabe), bai horietan lorturiko datazioengatik. Jaturaben azken neandertalen desagertze prozesua ikusten badugu, Labeko Koban gure espeziearen Iberiar Penintsulako lehen datazioak ditugu.
AURKEZPEN BIOGRAFIKOA
Alvaro Arrizabalaga Valbuena (Oñati, 1965) Historiaurreko katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitateko Letren Fakultatean. Potorrosin VI-n lehenengo indusketa egin zuenetik (1985) gaur arte, 120 indusketa-kanpaina baino gehiagotan izan da zuzendari edo zuzendarikide, Euskal Herrian eta Asturiasen. Batez ere, ehiztari-biltzaile taldeen aztarnategietan egin du lan, aztarnategi zaharrenetik (Irikaitz, Zestoa, 250.000 urte) Euskal Herrian ezagutzen dugun ehorzketa zaharreneraino (J3, Hondarribia, 8.700 urte).
