ANA GALARRAGA: Merkatua osasunaren kontra

  • 2026ko Martxoak 9, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

Sinopsia:

Mundu mailan prebeni daitezkeen heriotzen heren baten eragileak lau industria dira: erregai fosilak, alkohola, tabakoa eta elikagai ultraprozesatuak. Hala baieztatu zuen The Lancet aldizkariak, osasunaren baldintzatzaile komertzialei buruz 2023an argitaratu zuen sail berezian. Baldintzatzaile komertzialak industriak eta merkatuak baliatzen dituzten praktikak dira, portaeran edo kontsumoan eragiteko, beren irabazi ekonomikoen mesedetan, eta erabiltzaileen edo kontsumitzaileen osasuna arriskuan jarriz. Zein diren eta nola eragiten diguten aztertuko dugu

CV laburra: 

Ana Galarraga Aiestaran (Zarautz, 1970). Zientzia-komunikatzailea Elhuyarren 2001etik. Elhuyar aldizkariaren zuzendarikidea, UhinUltramoreak zientziako podcast feministaren sortzailea, haurrentzako Irria aldizkariaren egileetako bat, euskarazko komunikabideetan kolaboratzailea, eta, oro har, zientzia eta gizartearen arteko zubigilea. Elhuyarretik kanpo, proiektu artistikoetan ere parte hartzen du. Haietako bat da Petti musikariarekin sortu duen Frankenstein Agurgarria errezitaldi musikatua eta disko-liburua.

Ekitaldiaren xehetasunak