ANJEL LERTXUNDI: Oteiza eta Txillida. Herri baten bidegurutzean

  • Hizlaria: ANJEL LERTXUNDI
  • Gaia: “Oteiza eta Txillida. Herri baten bidegurutzean”
  • OTSAILAK 27, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

Anjel Lertxundi (Orio, 1948). Filosofian lizentziatua. Irakasle jarduna Zarauzko ikastolan eta Donostiako Magisteritza Eskolan. Idazle, gidoilari eta kazetari, tebistarako eta zinerako egin du lan eta euskarazko zein gaztelaniazko hainbat egunkaritan kolaboratu (Berria, Noticias, El País…). Euskal Idazleen Elkartearen sortzaile eta estraineko lehendakari izana. Euskaltzaindiko ohorezko euskaltzain.

Literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Obra nabarmen batzuk aipatzearren:

  • Nobelak: ‘Hamaseigarrenean, aidanez’. ‘Otto Pette’. ‘Azkenaz beste’. ‘Argizariaren egunak’. ‘Zorion perfektua’. ‘Zoaz infernura, laztana’. ‘Horma’.
  • Saiakerak: ‘Eskarmentuaren paperak’. ‘Itzuliz usu begiak’, ‘Desertuan behatxuloa’.
  • Haur eta gazte literatura: ‘Lurrak berdinduko nau’. ‘Lehorreko koadernoa’. ‘Haltzaren muinoa’.

Zinemaren munduan ere murgildu izan da, bi pelikula zuzenduta: 1985ean ‘Hamaisegarrenean aidanez’ (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an ‘Kareletik’.

Hainbat sari jaso ditu literatur alorrean: Espaniako Saiakera Sari Nazionala (‘Eskarmentuaren paperak’, 2010). Narratibako Euskadi Saria (‘Hamaseigarrenean aidanez’, 1984 eta ‘Argizariaren egunak’, 2001). Haur Literaturako Euskadi Saria (‘Haltzaren muinoa’, 2021). 2010ean, Rosalia de Castro saria jaso zuen, bere ibilbide literarioarengatik.

HITZALDIA: Chillida eta Oteiza: herri baten bidegurutzean’

Anjel Lertxundi idazleak XX. mendeko bi artista handien, Oteiza eta Txillidaren, ibilbidea eta euskal kulturari egindako ekarpenak izango ditu aztergai hitzaldi honetan.

HITZALDIAREN SINOPSIA:

Gerraren bukaerak deskalabru sozial eta espirituala ekarri zituen euskal gizartearen bazter guztietara, baina 1960ko hamarkadan berebiziko aldaketa gertatu zen euskal historian eta kulturan: zurrunbilo politiko-kultural baten bidegurutzean, oso ilun ikusten zen arren etorkizun libre baten aukera, sekulako suspertze handia ezagutu zuten industriak eta ekonomiak, politikak, herrigintza deitzen genuen aktibismoak, ETAren iraultzaren aldeko aldarriak, kulturak eta arteak (euskara batua, ikastolak eta argitaletxe berriak, euskal kantagintza…). Urte haietan ezagutu genituen Vietnameko gerra eta 68ko maiatza ere.

Nahiz ez Txillidak ez Oteizak egiten zuten euskaraz, euskal munduaz eta euskaraz egindako kulturaz interesatu ziren eta euskaratik zetorren hainbat elementu etniko eta ikonografiko integratuz zuten beren ikuspegi estetikoan eta obretan.

Euskara izango zen txikia, apala, txiroa, baina, ez zen lotsatzekoa. Euskarak interesa sortzen zuen estetikoki, eta orduko hartan, euskara Oteizaren apostoluak baino abandonatuago zegoenean historiaren errepide-bazterrean, iparrorratza modernitateari begira jarri behar genuela esaten zigun artista haien lanak. Oteiza eta Txillida gabe, oso bestelakoa izango zen, zentzu askotan, 60ko hamarralditik Trantsizioa bitarteko garaia euskal kulturarentzat.

Ekitaldiaren xehetasunak