ANTON AZPIAZU: Kakaoaren iluntasuna eta txokolatearen magia Oñatin

  • 2026, APIRILAK 13, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

GAIA

Azken mendeetan txokolateak lotura handia izan du Oñati herriarekin. Gaztetan hainbat txokolate fabrika ezagutu genituen: Loyola, Zahor, Guereca, Maiztegi eta Orbea. Baina urte batzuk lehenago txokolategi-familiar txiki gehiago zeuden. Aktibitate honek aberastasun bat eman zion herriari, eta txokolate enpresak handitu zirenean, beste sektore produktibo batzuk ere indartu zituen.

Hitzaldi honetan, kakaotik txokolaterainoko ibilbidea azalduko da. Kakaoa nondik datorren, zein mota dauden, nola lantzen den,…. Eta txokolateak izan duen garrantzia Oñatiko historian zehar.

HIZLARIA

– Anton Azpiazuk bere bizitza laboral guztia txokolate munduan egin du, Zahor enpresan, geroago Natra-Oñati bihurtu zena.

– Hainbat artxibotan 26 urtetan ikerketa lana burutu ondoren. “La amargura del cacao y la magia del chocolate en Oñati”  liburua idatzi zuen, gero euskarara ere itzulita dagoena.

– “Klaxk txokolateroen kofradia” sortu eta bertako lehendakaria da.

– “Txokolateixia” interpretazio zentroko fundatzailea.

– “Lapikoartian” liburuaren egilea.

– Txokolatearen inguruko hainbat azokaren antolatzailea.

– Besteak beste, Donostian, Bilbon, Baionan, Tolosan, Eibarren, Arrasaten, Oñatin, etab. hitzaldiak emandakoa.

Ekitaldiaren xehetasunak