GANALTO: Arabako Badaia mendilerrora irteera

2026, MARTXOAK 26, Osteguna

Hurrengo irteera Araba inguruan egingo dugu, Badaia mendilerroan hain zuzen, Martxoak 26an. Badaia mendilerroa Gasteiztik nahiko gertu da, eta gasteiztarren mendi irteera ohikoa da. Guk bi tontor igoko ditugu gure irteera honetan, bata bestetik nahiko gertu.

Autobusak Otogoienen utziko gaitu. Ordu eta erdiko igoeraren ondoren, lehenengo tontorrera helduko gara, Olazar. Hemendik, eta ibilbide osoan bezela, ikuspegi zoragarriak ikusiko ditugu bira osoan. Olazarretik mendi-lepo txiki batera jeitsiko gara, gure bigarren tontorrera igotzeko. Tontorra baino, goi-lautada luze bat da, non tontor txikiak daude bata bestearen segidan. Ganalto da hauetako garaiena. Hemen gurutze bat dago, 1953. urtean eraikia. Bertan itsatsita, gurutzea eraiki zutenen baserriaren maketa txiki bat.

Beheruntzko bidea hartuko dugu, eta Santa Marina ermitatik pasatuko gara. Baina ibilbidea bukatu aurretik, pastelaren ginga falta zaigu: Goros kobazuloa. Bidetik aparte samar dago, erreka zulo sakon baten, eta bertara heltzeko bide estu batetik joan beharko gara. Ezingo gara talde osoa batera joan, lekua berak ez du uzten talde haundi bat han egoten. Beraz, antolatzaileen esanetara adi egon taldeak osatzeko. Baina leku kurioso eta polita da, ezagutzea merezi duena.

Eta hemendik Otogoienera ordu erdia baino ez zaigu falta. Bertan izango dugu autobusa zain.

Bazkaltzera Gopegira joango gara, Artzegi jatetxera. Oketara joan ginenean bertan bazkaldu genuen baita. Ez dugu gertuago beste ezer aurkitu halako talde haundi baterako.

XEHETASUNAK

– Ibilbidea: Otogoien – Olazar – Ganalto – Santa Marina – Goros kobazuloa – Otogoien

  • Luzeera: 13 km
  • Desnibela: 450 mt.
  • Denbora: 4 ordu

– Tracka:  wikiloc

– Bazkaria: Gopegiko Artzegi jatetxean

– Gehienezko kopurua: 64 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

    • 08:00 – Bergara
    • 08:05 – San Prudentzio
    • 08:15 – Arrasate
    • 08:20 – Aretxabaleta
    • 08:25 – Eskoriatza

– Izena emateko egunak: Izena emateko azken eguna: Martxoak 19

– Prezioa: Bazkideak 20 €; Ez-bazkideak 25 €

– Ordainketak ez dira egin behar zozketa egin eta behin betiko zerrenda argitaratu arte.

    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)

ARGAZKIAK

Ekitaldiaren xehetasunak