ARI hirukotea: euskal herri-musika emanaldia

  • 2026, MARTXOAK 25, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA

ARI proiektu gaztea da, 2024. urtean Oiartzungo herri-musika eskolaren inguruan sortua. Teresak, Itziarrek eta Leirek osatzen dute taldea, hirurak herri-musika irakasle eta ikasleak (jakinmina duen inork uzten al dio inoiz ikasle izateari?).

Urteak daramatzate herri-giroan (kalean, plazan, aretoetan, tabernetan, itsasontzietan…) haien gustuko musika jotzen, boskote formatuan (EMARI izenez), lagunartean (JUN TA JO etiketapean)… Edozein une egokia izan daiteke kantuan edo soinua jotzen hasteko. Kontzertuak bezainbeste maite dituzte happening musikalak.

Bergarako emanaldian herri-musikaren freskotasuna oholtza gainera ekartzen saiatuko dira, eta euskal tradizio ezberdinetako piezak eskainiko dituzte, publikoaren gozagarri. Ahots, klarinete, alboka, gitarra, txistu, danbolin, pandero eta abarren soinuaz, euskal herri-musika dakarkigute: betiko iturri zaharretik, beti berri den ura.

Ekitaldiaren xehetasunak