
- 2026ko OTSAILAK 23, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
Hitzaldiaren laburpena
Euskal Herrian baso ugari daude, baina oso mota eta egoera desberdinekoak. Iparraldeko basoak ia osorik bertako espeziez osatuta daude, baina hegoaldean egoera nahasiagoa da. Gipuzkoa eta Bizkaian bereziki, mende bat bete da hazkunde azkarreko espezie arrotzen zuhaiztiak landatzen, basogintza ahalik eta intentsiboena bultzatzen, baina sektorea krisi larrian dago, gaitzez joa eta etekin ekonomiko hutsalarekin. Aldi berean, baserri-lanen gainbeherarekin, bertako basoa zabaltzen ari da eta zenbait espezie, oso urriak izan zirenak, ugaritzen ari dira. Dena den, globalizazioak zein klima aldaketak arrisku berriak dakartzate, eta erronka berri horiei aurre egiteko moduak bilatu behar ditugu.
Arturo Elosegi Irurtia
Biologoa, Euskal Herriko Unibertsitateko ekologia katedraduna eta Udako Euskal Unibertsitateko Natur Zientziak saileko kide. Ibai ekologian aditua, giza-jarduerek ibaiei nola eragiten dieten aztertzen du, eta ibaiak kontserbatzeko eta leheneratzeko lanean ari da erakunde publikoekin. Beste gai batzuen artean, basogintzak ibaietan duen eragina aztertu izan du eta ibarbasoen egoera zehazteko teknikak definitu. Naturzaintzako kide izan da 20 urtez eta Valderejo zein Aiako Harriko natur parkeetako patronatuetako kide da.
