OHIKO BATZAR OROKORRA

Eguna: Martxoak 17

Ordua: 10:00

Lekua: Arrasateko Kulturate

Goienagusiko urteko Batzar Orokorra egingo dugu, Martxoaren 17an, goizeko 10:00tan Arrasateko Kulturaten.

Bertan, ohikoak diren puntuak aurkeztu, eztabaidatu eta onartu beharko dira:

  • 2024 urteko diru kontuak
  • 2024 urteko elkartearen kudeaketa,
  • 2025 urteko aurrekontua,

Puntu hauez aparte, badira hainbat puntu, eztabaidatu eta onartu beharko direnak baita:

  • Iazko martxoaren 17ko batzarraren akta zuzendu eta onartzea (batzarrean espliktatuko da zezenketaren arrazoia)
  • Aurreko puntu honen ondorioa, Barne Araudian egin zen aldaketa atzera botatzea izango da.
  • GOIENAGUSIn sortu dugun bideoaren aurkezpena
  • Bordelera antolatzen dihardugun bidaiaren xehetasun eta antolamentua
  • Watsap talderaa bidaltzen dugun informazioa zehaztea
  • Izenematean sortzen diren arazoak

Puntu hauen informazio guztia, korreo elektronikoz bidaliko da bazkide guztiei, behar den dokumentazioarekin.

Aurten, iaz bezala:

  1. Batzarra ahalik eta arinen egiteko, aurreko batzarreko akta korreoz bidaliko da baita, eta batzarrean bertan ez irakurtzea proposatuko da
  2. Botazio elektronikoa izango dugu. Botazio hau egiteko, mugikorra ezin bestekoa izango da. Beraz:
    1. bazkide guztiei eskatzen zaie bere mugikorrarekin joatea, bertan jasoko duzue galdeketa
    2. Izena emateko erabiltzen dugun GOOGLE Formularioa erabiliko da, danok erabiltzen ohituta gaudenok
    3. Botazio aurretik, Idazkariak behar diren beste argibide emango ditu botazioa nola egin
    4. Edozein arrazoiengatik, norbaitek ezingo balu mugikorrarekin aritu, botoa paperean emateko aukera ere egongo da. Botoa Idazkariari emango dio, eta honek sisteman sartuko du.
    5. Botoa guztiz anonimoa izango da. Hori zihurtatzeko, ohikoaren kontra, ez da posta elektronikoa eskatuko formularioa betetzerakoan
    6. Botazioa batzar bukaeran egingo da, hau da, lehendabizi puntuak aztertu. Eta bukaeran, bazkideak mugikorrean jasoko duen galdeketan, puntu danak, banan banan, botatu beharko dute, aldeko botoa, kontrakoa edo abstentzioa emanez.

Bukatzeko, galde erreguak izango dira.

Norbaitek beste bazkide baten ordezkaritza aurkeztu nahi badu, erantsitako dokumentua erabili eta Zuzendaritza Batzordeari eman beharko dio bilera baino bi ordu lehenago.

 

 

 

 

Ekitaldiaren xehetasunak