
- 2026ko URTARRILAK 7, eguaztena
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
HITZALDIAREN LABURPENA
Txikitatik koadernoetan idazten aritzeak kontakizunen mundura eraman ninduen, konturatu ere egin gabe nire ogibidea bihurtu zela. Sortzaile gisa, narrazioa da benetan liluratzen nauena, proiektu bat amaitzean hurrengora salto egitera bultzatzen didana. Pelikula bat egiteak badu jolasetik asko, baina baita konstantzia, diziplina eta elkarlanaren beharra ere. Hala ere, egiten ari zaren kontakizun hori egunen batean norbaitekin partekatuko duzula jakiteak aurrera egiten laguntzen dizu. Askotan, gure ofizioa mirari txiki bat dela sentitzen dut.
HIZLARIA
Asier Altuna (Bergara, 1969) film laburren arloan egindako lanekin nabarmendu ondoren Telmo Esnalekin batera Aupa Etxebeste! (2005) luzemetraia zuzendu zuen.
Bere ibilbidean 8 film labur eta 7 film luze idatzi eta zuzendu ditu.
Bertsolari (2011) eta Amama (2016) filmak Zinemaldiko sail ofizialean aukeratu zituzten, Amama-k euskal zinemaren Irizar saria eta nazioarteko zinemaldietan 20 sari baino gehiago irabazi zituen.
Karmele (2025) da zuzendu duen azken pelikula eta zinemaldiko sail ofizialean estreinatu da.
FILMOGRAFIA
Luzemetraiak
- 2005 – Aupa Etxebeste! (Telmo Esnalekin batera idatzi eta zuzendua)
- 2011 – Bertsolari (Documentala)
- 2016 – Amama
- 2019 – Agur Etxebeste! (Telmo Esnalekin batera idatzi eta zuzendua)
- 2020 – Arzak since 1897 (Dokumentala)
- 2021 – Hondalea abismo marino (Dokumentala)
- 2025 – Karmele
Telebista
- 2008-2009 – Brinkola (13 ataleko serie originala, Telmo Esnalekin batera zuzendua)
Laburmetraiak
- 1997 – Txotx (Telmo Esnalekin batera idatzi eta zuzendua)
- 1999 – 40 ezetz (Telmo Esnalekin batera idatzi eta zuzendua)
- 2002 – Topeka
- 2005 – Sarean
- 2010 – Artalde
- 2013 – Zela Trovke
- 2014 – Soroa
- 2016 – Iraila (Telmo Esnalekin batera idatzi eta zuzendua)
