
- 2025eko URTARRILAK 13, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
GAIA:
Ameriketako Estatu Batuetako sistema politikoa eta 2024ko Hauteskundeak
Hitzaldi honen helburua bikoitza da. Alde batetik, Amerikako Estatu Batuetako sistema politikoa ezagutu eta ulertu eta, bestaldetik, 2024ko hauteskunde emaitzak aztertzea.
Lehen partean sistema politikoaren erakunde nagusiak aztertuko dira (Kongresuko bi ganbarak, presidentea, Auzitegi Gorena eta sistema federala) eta hauen arteko pisu eta kontrapisu jokoa. Ondoren, gizartearen eta lehia politikoaren ezaugarri nagusiak azalduko dira.
Azkenik, bigarren partean 2024ko hauteskunde lehia errepasatu, emaitzak aztertu eta aurrera begirako klabeez hausnartuko da.
HIZLARIA:
Asier Blas Mendoza (1977)
Politika eta Administrazio Zientzia saileko irakaslea da UPV/EHUko Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatean. Politika Konparatua, Munduko Sistema Politikoak, Geopolitika, Nazioarteko Harremanak eta Herritar Partaidetza irakasten ditu. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea da eta Geopolitikaz ikerketa taldeko zuzendaria. Bere ikerketalerro nagusiak dira demokrazia ereduak, nazio aniztasuneko egokitzapen politikak, nazioarteko politika eta berrikuntza demokratikoak. 2012an “Manuel Giménez Abad” X. saria irabazi zuen “Modelos de democracia en las comunidades autónomas españolas” lanagatik. Hamarnaka lan akademiko argitaratu ditu, azkenekoen artean hauek dira nabarmentzekoak: Nations and Nationalism aldizkarian “Power-sharing coalitions in the Basque Country (1987–1998): centripetal coalitions vs. Consociational coalitions” artikulua, “The Jewel in the Crown:Co‐optive Capacity and Participation During Austerity in Cardiff and San Sebastián‐Donostia” (2018) artikulua International Journal of Urban and Regional Research aldizkaria eta “Golpes de Estado del siglo XXI y la revitalización del factor externos: el caso ucraniano” (2022) atala Quiebras y pugnas del tablero politico mundial liburuan. Esparru akademikotik kanpo hedabide desberdinekin kolaboratzen du maiz eta ohikoa da bere partaidetza Euskal Irrati Telebistan (EITBn) eta Argia aldizkarian.
