ASIER BLAS: Nazioarteko lehiak eta gatazkak: eragile zaharrak eta berriak mundu aldakor batean

  • 2027ko Urtarrilak 11, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE
HITZALDIA
….
Nazioarteko lehiak eta gatazkak: eragile zaharrak eta berriak mundu aldakor batean
….
Azken hamarkadetan nazioarteko sistema nabarmen aldatu da. Gerra Hotzaren osteko mundu unipolarra atzean geratu da, eta gaur egun gero eta polarizatuagoa, lehiakorragoa eta ziurgabeagoa den nazioarteko testuinguruan bizi gara. Potentzia handien arteko lehia berrindartu egin da, eta nazioarteko harremanetan eragile berriek gero eta eragin handiagoa dute. Hitzaldi honetan egungo gatazka eta lehia globalen ezaugarriak aztertuko dira, ikuspegi geopolitiko eta geoekonomikotik. Horrez gain, gaur egungo gatazken adierazpen desberdinak ikusiko ditugu: gerra beroak eta hotzak, ordezkapeneko gerrak, gatazka hibridoak, lehia ekonomikoak eta komunikatibo-kulturalak. Helburua da munduko botere-harremanak nola aldatzen ari diren eta horrek gatazkan zein lankidetzan dituen ondorioak ulertzeko tresnak eskaintzea.
…
HIZLARIA
…
Asier Blas Mendoza 
…
Politika eta Administrazio Zientzia saileko irakaslea da EHUn. Sail honetako irakasle osoa da 2006az geroztik; 2007tik 2012ra bitartean idazkari akademikoa izan zen, eta 2018tik 2022ra, zuzendaria. Ikerketa alorrean Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea da 2002an sortu zenetik. 2025eko urtarriletik EHUko Ikasleen eta Konpromiso Sozialerako errektoreordea da. Bere ikerketa lerro nagusiak demokrazia ereduak, nazio gatazkak eta nazioarteko politika dira. Lituaniako Kaunaseko Vytatutas Magnus Unibertsitateko irakaslea izan da eta irakasle bisitaria Ivane Javakhishvili Tbilisiko Estatuko Unibertsitatean. 2012an “Manuel Giménez Abad” X. saria irabazi zuen Modelos de democracia en las comunidades autónomas españolas lanagatik. Hamarnaka lan akademiko argitaratu ditu, azkenekoen artean “Golpes de Estado del siglo XXI y la revitalización del factor externo: el caso ucraniano” (2022) eta “Implementation performance in the field of the EU Customs Union: consequences of differentiated policy implementation on customs control efficiency” (2023).
Ekitaldiaren xehetasunak