
- URRIAK 15, asteartea
- Autobusez (50 lagun)
- Ikustekoak: Barandiaran Museoa, Errotatxoa, Sara Etxea eta ibilbidea Hrri bidetik San Gregorio-San Martin.
Barandiaran Museoa bisitatzea euskal kulturaren bihotzean murgiltzea da. Ataun (Gipuzkoa) udalerri magikoan dago, eta bisitariak aukera izango du Jose Miguel Barandiaran euskal apaiz, antropologo eta etnologo ospetsuaren bizitza, eta, batik bat, lan eta dibulgazio zabala ezagutzeko.
Mitologia da Barandiaran Museoaren protagonista. Museoan, bisitariek aukera izango dute euskal folklorea modu erakargarrian ezagutzeko; sentsazioak eta irudimena izango dira protagonista. Espazio hori Larruntza errota zaharberrituan dago, XVI. mendekoan. Gainera, bertan ezagutu ahal izango da sakon ikertzailearen bizitza, bertan izango bagina bezala.
Barandiaran museoa San Gregorio auzoko Larruntza errotan kokaturik dago Barandiaran museoa eta honen edukiak bi solairutan banaturik daude. Behekoan, Joxemiel Barandiaranek arkeologia eta etnografia alorretan egindako lanen garrantziaren berri ematen duten
baliabide ugari topa daitezke. Goikoan aldiz, Barandiaranen bizitza azaltzen da bideo didaktikoen bitartez. 
Joxemiel Barandiaran Joxemiel Barandiaran Aierbe 1889an Ataungo Peruenezar baserrian jaio zen eta 1991n hil zen Sara etxean. Etnologia, antropologia, arkeologia eta mitologiaren alorretan lan garrantzitsuak eginez, XX. mendeko euskal ikertzaile garrantzitsuenetako bat izan zen.
Larruntza errota eta errotatxoa
XV. mendekoak dira Larruntza errotaren lehenengo aipamenak. 2003an Eusko Jaurlaritzak monumentu-multzo izendatu zuen eta eraikinak jatorrizko itxurari eutsi dion arren, gaur egun barnealdea baliabide tekniko-didaktikoz beterik dauka.
Larruntza errotaren ondoan Errotatxo izeneko bigarren errota eta zerrategia daude, beren aldaparo eta guzti. Egitura horiek guztiek multzo hidrauliko ikusgarria osatzen dute.
ANTOLAKETA
Bisitak 4 ordu iraungo du, 10:00tik-14:00etara. Goizeko hamarretan San Martin auzoko plazan elkartuko gara. Jende kopuruaren arabera bi talde egingo ditugu. Plazan bertan Barandiaran museoko arduradunak zain izango ditugu eta ibilbide mitologikoari hasiera emango diogu, Barandiaran museoa, errota eta errotatxoa ezagutuz. Ibilbidea San Gregorio auzoan bukatuko dugu. Han autobusa hartu eta Amebi sagardotegira bazkaltzera joango gara. Ibilbidea laua eta erraza da. Esan bezala San Martin auzoan hasi eta San Gregorion bukatu.
Joan-Etorria: Autobusez
Ordutegia:
● 09:00 Eskoriatza – Akeita
● 09:05 Aretxabaleta -Azbe
● 09:15 Arrasate – Udaltzaingoa
● 09:30 Bergara – Bus geltokia
● 17:00 Itzulera
Hizkuntza: Euskera
La visita será en euskera; para los socios/as interesados/as en participar en ella y os suponga un inconveniente que sepáis que otros/as socios/as estamos dispuestos/as a ayudaros a entender las explicaciones.
Izena emateko epea: Urriak 1 – Urriak 8
Gehiengo kopurua: 50 pertsona (lehentasuna bazkideak)

Bazkaria:
● Non: Amebi sagardotegia
● Ordua: 14:30
● Menua: Bertan aukeratzeko (kafea barne)
Prezioa: 21€/pertsona (6€ bisita+ 15€ bazkaria)
Ordaintzeko: transferentzia bitartez, Goienagusiko k/k-ra (edozein):
➢Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
➢Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
OHARRA: Ez da onartuko izen ematea zabaldu baino lehenago egindako transferentziak.
