
- 2025eko MARTXOAK 10, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
GAIA
Klima aldaketa gizakiok ikatz, petrolio, gas eta antzekoak erreaz atmosferara isurtzen ari garen CO2aren ondorio bat da eta planeta osoari eta bertan bizi garen 8.000 miloi gizakiri eragiten digu.
Nola eragiten digu? Lehorte, uholde, ekaitzak leku guztietan berdin gertatzen al dira? Era berean eragiten al diete ogibide nagusitzat industria edo nekazaritza dituzten herrialdeei? Zer baliabide ditugu batzuek eta besteek egoera horri aurre egiteko? Noiztik ari gara CO2a kopuru handiak isurtzen? Guztiok ardura bera al dugu klima aldaketa sortzen duten CO2 isurketetan?
HIZLARIA
Beñat Arzadun Olaizola Oreretan jaio zen, Ingeniaritza ikasketak MUn egin ondoren Fagor Automationen aritu zan lanean, bere bizitza lankidetzara bideratu aurretik.
Beñat izan zen Mozambikeko Programako lehen kooperantea eta duela gutxi arte bera izan da programaren arduraduna. Azken 22 urteetako 15 bertan eman ditu.
Mozambiken bizitzakoak nazioarteko lankidetzari buruzko hausnarketa interesgarriak eta Mozambike Programarako metodologia eraginkorra garatzeko aukera eman dio.
