BISITA GIDATUA: Tabakalera eta Aquarium (Donostia)

  • Noiz: 2026eko martxoak 10, asteartea
  • Nora: TABAKALERA eta AQUARIUM 
  • Joan etorria: Autobusez
  • Izena emateko egunak: Martxoaren 1etik 3ra arte
  • Prezioa:
    • Bazkideak: 17 €
    • Ez bazkideak: 22 €
  • Bisita gidatuen hizkuntza: Euskaraz eta Gazteleraz
  • Gehienezko kopurua: 60 pertsona

ORDAINKETA:

  • Behin betiko zerrenda dagoenean egin behar da ordainketa. Ez dira onartuko lehenago egindakoak.
    • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 ((Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)

AUTOBUSAREN ORDUTEGIA

  • 08:25     Eskoriatza
  • 08:30     Aretxabaleta
  • 08:35     Arrasate
  • 08:45     San Prudentzio
  • 08:50     Bergara
  • 17:00      Itzulera

ANTOLAKETA

  • 20 pertsoneko 3 talde osatuko ditugu. Posible den heinean, 1. eta 2. taldeak euskaraz arituko dira eta 3. taldea gazteleraz.

BISITEN ORDUTEGIA:

  • 10:00-11:00  – 1. eta 2. taldeek TABAKALERAN bisita gidatua
  • 10:00-11:30  – 3. taldeak AQUARIUMEAN bisita gidatua
  • 11:30-13:00  – 1. eta 2. taldeek AQUARIUMEAN bisita gidatua
  • 13:00-14:00  – 3. taldeak TABAKALERAN bisita gidatua

BAZKARIA

  • Non: Inausti
  • Ordua: 15:00
  • Menua:
    • Menestra
    • Txerri ukondoa patatekin
    • Postrea
    • Kafea barne

TABAKALERA

Tabakalera sorkuntza artistiko eta kulturalera bideratutako zentroa da, pentsamendu kritikoa sustatu eta kulturara sarbidea eta harekin gozatzea ahalbidetzen duen gunea.

Jorratzen dituzten gaiak:

  • Arte garaikidea
  • Zinea eta Ikus Entzunezkoak
  • Artea, Zientzia,Teknologia eta Gizartea
  • Pentsamendua
  • Hezkuntza
  • Teknologia
  • Argazkigintza
  • Musika eta Arte Biziak
  • Beste gai batzuk

AQUARIUM

Donostiako Aquariumak, hasieratik, oso ezagunak diren akuarioez gain, museo ozeanografiko bat izan du. Museo horrek ondare-elementu baliotsuak ditu, eta museoko hainbat eremutan Euskadiko eta Donostiako itsas eta itsas historia aberatsa azaltzen eta testuinguruan kokatzen laguntzen du, bai eta haien arrantza- eta kortsario-iragana eta nabigatzaileen balentria handietarako erabiltzen diren ontziak ere…

Gune honetan, gure iragan eta orainari lotutako zenbait gai jorratzen dituzten esparruak topatuko ditugu: itsas merkataritza, arrantza, euskal baleazaleak, etab. Halaber, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen sorrera azaltzen duen gune bat dago, izan ere, aipatu elkartea Espainian lehenetakoa izan zen eduki ozeanografikoak aztertu eta hedatzen.

Akuarioko tankeak 1.500.000 litro ur baino gehiago eta 40 arrain espezie baino gehiago ditu, horien artean 5 marrazo espezie.

Ibilbidean zehar, akuarioez gozatzeko aukera izango dugu, arrainez, ornogabe zoragarriez eta ozeanoak duen biodibertsitate aberatsaren neurri egokia emango diguten beste espezie batzuez gain.

Donostiako Aquariumak dibulgazio-, kontserbazio- eta ikerketa-lan zabala egin du bere historiako 100 urte eta gehiagoetan, hala historia/ondarearen arloan, nola biologian.

Ekitaldiaren xehetasunak