BISITA: GOIENA Komunikazio Taldea

Eguna: 2025eko urriaren 21a, asteartea

Nora: GOIENA (Otalora Lizentziaduna kalea, 31. ARRASATE)

Bidaia: norberan kontura, bisita ordua baino 10 minutu lehenago

Ordutegia: 10:00 – 12:00. 20 pertsoneko 3 talde (10:00-11:00, 11:00-12:00 eta 12:00-13:00)

Ordaina: Dohainik

Izena emateko egunak: Urriak 8tik, urriak 15era

Bisita gidatuen hizkuntza: Euskara

Gehienezko kopurua: 20 pertsoneko 3 talde (Guztira 60 pertsona)

GOIENA

25 betetzen ditu Goiena Komunikazio Taldeak. Euskarazko hedabideen artean erreferentea da. 2000. urtean eskualdeko euskarazko herri hedabideak batu eta zabalkunde eta eragin ahalmen handiagoko talde multimedia sortu zuten euskara elkarteek, udalek eta hedabideetako profesionalek, kooperatiba-egitura hartuz. Urte hauetan guztietan hazi eta hazi egin da, kazetaritza eta komunikazio molde eta euskarri berrietara uneoro egokitzen jakin duelarik.

Goienak, bere jardunean, Goiena aldizkaria (Goienak argitaratzen duen astekaria da; 2000. urtean sortu zen eta 20.000 etxe baino gehiagotan banatzen da) eta Puntua aldizkaria (Goienak astero kaleratzen duen eta goienakideek jasotzen duten idatzizko bigarren produktua) ekoizten ditu. Gainera, ikus-entzunezkoen alorrean, Goiena telebista eta 2003an sortutako Debagoieneko erreferentziazko webgunea, goiena.eus, ere produzitzen ditu.

Gainera, Arrasate Irratia, komunitatearekin elkarlanean sortutako Poscastgela edota TTAP eta ZUT aldizkari digitalak ere ekoizten ditu Goienak.

Bisita Antolaketa

Goienara etortzean, lehenengo eta behin, harrera ezagutuko dugu. Bertan, azalpen orokorra eta bisitan zehar egingo denaren azalpena emango da. Beheko solairuan dago Goiena telebistako bihotza. Bertan ekoizten dira ikus-entzunezkoak eta bertan dago Goienako platoa.

Espazio honetan diharduen lan-taldea eta eta errealizazio-gela ere ezagutuko ditugu. Kameraren atzean eta aurrean nola lan egiten den ezagutzeko aukera egongo da. Bertan talde argazkia aterako dugu.

Lehenengo solairuan, lehenik, Podcastgela ezagutuko dugu. Bertan grabatzen dira Goienako eta komunitatearen podkastak eta Arrasate Irratia ere, bertatik kudeatzen da. Ondoren, erdiguneko bilera-gelan ikus-entzunezko bat ikusiko dute bisitariek, Goiena zer den eta bertan nola lan egiten duten hobeto ezagutzeko.

Azkenik, bigarren solairuan, erredakzioan, kazetariek, diseinatzaileek eta komertzialek lan egiten duten esparrua ezagutuko dugu. Bertan, azalpenak jasotzeaz gain, diseinatzaileek Goienako produktuak nola maketatzen dituzten erakutsiko digute.

Bisita burutzeko 3 taldetan banatuko gara. Talde bakoitzean, gehienez, 20 pertsona izango gara.

Ordua: 10:00-11:00, 11:00-12:00. 12:00:13:00

Ekitaldiaren xehetasunak