
- Data: abenduak 12, osteguna
- Lekua: Arriaga antzokia, Bilbo
- Ordua: 19:30
- Iraupena: 2h 30′
- Joan-etorria: autobusez
- Prezioa (autobusa barne):
- Bazkideak: 50 €
- Ez bazkideak: 55 €
- Izena emateko epea: Azaroak 11a
- Ordainketa transferentzia bitartez, Goienagusiko k/k-ra (edozein):
- Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
Ibilbidea eta ordutegiak (behin behinekoak):
- Eskoriatza – Akeita 17:30
- Aretxabaleta – Azbe – Eroski 17:35
- Arrasate – Udaltzaingoaren parean 17:40
- San Prudentzio – Bus geltokia 17:55
- Bergara – Bus geltokia 18:00
- 22:30 Itzulera
CHICAGO. Musikala
CHICAGO Broadwayko musikalik famatu eta zirraragarrienetakoa da. Antzerki musikaleko garai guztietako hiru egilerik handienak dira haren partitura, letra, libreto eta koreografien sortzaileak: John Kander, Fred Ebb eta Bob Fosse. Zikoizkeriari, erailketari eta ikuskizunaren munduari buruzko istorio zirraragarria da CHICAGO, «All That Jazz» eta «Razzle Dazzle» bezalako arrakastaz betea. Broadway musikalik onenen sehaska bihurtzen duten elementu guztiak ditu musikalak: famari eta aberastasunari buruzko istorio unibertsala, partitura mitikoa eta historiako onenen aintzatespena duen koreografia.
38 herrialdetan taularatu delarik eta 34 milioi ikuslek ikusi dutelarik, CHICAGO antzerki-fenomeno bihurtu da mundu osoan. Zinemako eta telebistako izarrak, hala nola Melanie Griffith, Patrick Swayze, Sofia Vergara eta Pamela Anderson, erabat maitemindu dira libretoarekin, eta musikaleko pertsonaiarik enblematikoenak antzeztu dituzte. CHICAGOk 6 Tony sari, 2 Olivier sari eta 1 Grammy irabazi ditu, eta zutiko milaka txaloaldi jaso.
