CIRQUE DU SOLEIL, aparteko ikuskizuna Barakaldon

2026ko Apirilak 23, osteguna

  • Ordua: 20:30
  • Lekua: Ansioko Azoka Eremuan (BARAKALDO)
  • Joan-etorria: autobusez
  • Gehienezko kopurua: 50 pertsona
  • Prezioa (autobusa barne):
    • Bazkideak: 65 €
    • Ez bazkideak: 70 €
  • Izena emateko epea: Otsailaren 28tik Martxoaren 2ra.
  • Ordainketa transferentzia bitartez, Goienagusiko k/k-ra (edozein):
    • Laboral kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
    • OHARRA: Ordainketa behin-betiko zerrenda dagoenean  egin  behar da.

Ibilbidea eta ordutegiak:

  • 17:30 Eskoriatza – Akeita 
  • 17:35 Aretxabaleta – Azbe – Eroski 
  • 17:45 Arrasate – Udaltzaingoaren parean 
  • 17:50 San Prudentzio – Bus geltokia 
  • 18:00 Bergara – Bus geltokia 

AURKEZPENA

2014an Montrealen estreinatua, Cirque du Soleil-en KURIOS – Bitxikerien Kabinetea ikuskariak 6 milioi ikusle baino gehiago hipnotizatu ditu mundu osoko 35 hiritan, 50 artistaz osatutako taldeak eskaini dituen 3000 emanalditan baino gehiagotan.

Udaberrian Euskal Herrian -Barakaldon- izango dela eta, Goienagusik aukera probestu nahirik, autobus bat antolatu du 45 pertsonentzat.

«KURIOS» ESPERIENTZIA PAREGABEA

Kritikak mundu osoan goraipatua, KURIOS – Bitxikerien Kabinetea ikuskizunak modu harrigarrian jotzen du berriro Cirque du Soleil-en estilo bereizgarrira, akrobazia ikusgarriak poesia-, arte- eta umore-ukitu freskagarriarekin uztartuz. KURIOS – Bitxikerien Kabinetea, errealitatetik ateratzeko ihesaldi haluzinagarriak steampunk delakoan inspiratutako jai-giroko unibertsoa dakar, non ustekabekoak nonahi ageri diren.

Iragan alternatibo, baina ezagun batean, KURIOS Zientzialari baten laborategi mekanikoan barneratuko da. Zientzialaria ziur baino ziurrago dago mundu ezkutu eta ikusezin bat dagoela, ideiarik eroenez eta ametsik bikainenez betea. Gauza miragarrien mundu horretarako atea irekitzea lortzen duenean, denbora erabat geldituko da; orduan, beste mundu bateko hainbat pertsonaia haren bitxikerien kabineteaz jabetu, eta bere sorkuntzei bizia emango diete, banan-banan. Ikus daitekeena ikusezin bilakatu eta perspektibak eraldatu ahala, KURIOS – Bitxikerien Kabinetea irudimenaren boterearen ospakizun aparta bihurtuko da.

 

Ekitaldiaren xehetasunak