EIDER BILBAO: ‘Itsasoa gure zaborren gotorleku’

  • 2023, URTARRILAK 23, Astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

EIDER BILBAO CASTELLANOS UPV/EHU-ko Zoología eta Animali Zelulen Biologia saileko Ehunen Ingeniaritzako eta Ingurumen Toxikogenomikako irakaslea da. Ehunen Ingeniaritza graduko Koordinatzaile Akademikoa eta Bioteknologia Graduko lehenengo mailako koordinatzaile akademikoa. Plentziako Itsas Estazioko (PiEko) Zuzendaritza taldeko eta batzorde akademikoko kide; PiEko biosegurtasun laborategietako arduraduna eta zientziaren gizarteratzearen arduraduna. Irakaslea Erasmus Mundus Masterretan: “Itsas Ingurumena eta Baliabideak”, “IMBRsea” eta “Ingurumen Kutsadura eta Toxikologia +”.

UPV/EHUko Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologian Ikerketa Taldeko kidea  da eta Plentziako Itsas Estazioko (UPV/EHU) ikertzailea bere sorreratik. Espezialitatea: Toxikologia, mikroalgen, arrainen eta moluskuen biomarkatzaileak, biomarkatzaile peroxisomikoak, maila molekularreko biomarkatzaileak, transkriptomika, genomika, PAH eta nanomaterialak, mikro eta nanoplastikoak.

UPV/EHUko doktorego aurreko beka (2002-2006), 2007an “Peroxisome proliferation marker genes in aquatic organisms: effects of organic xenobiotics” Europako Doktorego Tesia irakurtzeko (UPV/EHU). Lovainako Unibertsitatean (Belgika) Marc Fransenen eta Paul Van Veldhovenen zuzendaritzapean (Bakterioen bi hibridoen sistema eta teknika molekularrak) eta Stirlingeko Unibertsitateko (Eskozia) akuikulturako Institutuko gene berriemaileen entseguetan Michael J. Leaver irakaslearen zuzendaritzapean ikertzaile lanetan aritua.

Maila lokaleko, estatu mailako edo/eta Europako/Nazioarteko proiektu askotan ikertzailea (>30), hala nola, Polarization (Research Council of Norvegia, Proiektuaren zenbakia: 214184), GRACE (H2020 European Union, 679266-H2020- E.U.3.2.BG-07-2015-2) edo NACE (Ministerio de Economía y Competitividad CTM2016-81130-R). Azkenak FIERA (Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades PID2021-128600OB-I00), ENSURE2 (Ministerio de Ciencia, Innovación y Universidades TED2021-131147B-100), gure azpitaldeko ikertzaile nagusi gisa, OMICS4TOOLS (ANSES (French Risk Assessment Agency) eta zientziaren dibulaziorako Kontuz! Ez nazazu zapaldu! proiektuko (FECYT 2021) kide.

Enpresekin kontratu ezberdinetan ikertzaile gisa aritua, tartean UPV/EHUk 2001etik Petronorrekin duen kontratuaren ko-ikertzaile nagusia Zelulen Biologia Ingurumen Toxikologia arloan.

Horrez gain, besteak beste, gradu amaierako ikerketa proiektuen zuzendaria (15), master ikerketa proiektuen zuzendaria (10), eta Doktorego Tesien zuzendaria (3). ISIko 30 artikulutik gora, 10 bat dibulgazio artikulu, 80tik gora komunikazio nazioarteko kongresuetan eta 150 gene-sekuentzia baino gehiago (muskuiluak, legatza, lazuna edo bakailaoa) Nazioarteko datu-baseetan (Genbank). “Arrainen Biologia” Kongresuko “Biomarkers” saioan ahozko aurkezpen onenaren saria, 2006 St John ́s, Terranova (Kanada) eta 3. CAF-Elhuyar saria euskaraz idatzitako zientzia-dibulgaziorako artikuluetan (2006)

‘Itsasoa gure zaborren gotorleku’

Euskaldunon historia ezin da ulertu itsasorik gabe. Modu batean edo bestean, euskaldunok  itsasoari lotuta bizi izan gara beti eta beraz, gure historia luzeko hamaika pasartek itsasoa dute kokaleku. Horrela kantatzen du gure musikari askok ere: Benito Lertxundi, Ken Zazpi, Zea Mays,  …. Zerrenda amaiezina da… Familia askori ogibidea eskaini die itsasoak, baina itsasoa besteak  beste, gure elikagaien iturri, arnasten dugun oxigenoaren erantzule, garraiobide, aisialdirako  arnasgune eta azken urteotan medikamentu zein energia iturri ere bada. Hamaika funtzio, hamaika bertute … betierekoak?  

Itsasoa eta Lurra txanpon beraren bi aurpegi direla ulertezin egiten zaigun honetan, Lurrean egiten ditugunek itsasoan ere eragina badutela nekez onartzen dugu. Jada ezagunak zaizkigun materialen ekoizpen masiboak zein material berrien ekoizpen arinek, egunerokotasunean erabiltzen ditugun osagai askoren patua, ingurune ezberdinetan duten kontzentrazioa zein eragiten dituzten efektu (toxiko)ak ikertzeko behar den gutxieneko denbora erabat desorekatu  dute. Horrela, ikuspegi ekotoxikologikotik ezagunak izan gabe, Lurretik konposatu asko heltzen  ari da etengabe gure kostalde eta itsasora; tartean, plastikoen familia zabala. Familia zabala kolorea, konposizioa zein tamainari lotuta eta ondorioz, beraien aplikazioak, erabilpenaren  maiztasuna eta ingurunean duten patua ere aldagai bihurtzen dira: hasi makroplastikoetatik eta  nanoplastikoetara, zuzenean itsasora heltzen direnak zein jada itsasoan daudenen degradazioz  eratzen diren partikula txikiagoak eta organismoentzako bioeskuragarriagoak direnak, erregai  fosiletatik eratorritakoak zein bio aurrizkia daramatenak, den-denak “bizidira gure itsasoetanbertan dauden bestelako kutsatzaileekin zein organismo bizidunekin (des-)orekan, mikroskopioz  behatzen ditugun alga ñimiñoekin zein metro tan neurtzen diren baleekin batera. Baina… badute  eraginik?

Ekitaldiaren xehetasunak