EITB-ra eta ITSASMUSEUM-era bisita

❖ Data: 24/02/13
❖ Joan-etorriak: autobusez
Autobusaren ordutegia:

  • Eskoriatza 08:00
  • Aretxabaleta 08:10
  • Arrasate 08:20
  • San Prudentzio 08:25
  • Bergara 08:40
  • Bilbo 09:45 EITB, Basurtuko kaputxino kalea,2
  • Itzulera: 13:30 Itsasmuseum-en, Muelle Ramon de la Sota kaia,1

Parte-hartzaileen kopurua: 44 pertsona (2 talde egingo ditugu)
Antolaketa:

➢ A taldea: 10:00/11:00 EITBra bisita. 11:30/12:30 ITSASMUSEUM-era bisita. GAZTELERAZ.
➢ B taldea: 11:00/12:00 EITBra visita. 12:30/13:30 ITSASMUSEUM-era bisita. EUSKARAZ.

➢ EITBko bisitak 45min iraungo du: hall-ean EITBren historiaren inguruan hitz egingo digute,ondoren irratia, kontrol zentrala, zerbitzariak, erredakzioa eta platoa ikusiko ditugu.
➢ ITSASMUSEUM-en ordubeteko bisita gidatua.

Prezioa: 21€

 Izena emateko epearen irekiera: urtarrilak 30
 Izena emateko azken eguna: otsailak 6

– Ordainketa: Transferentzia bitartez (epea zabaldu eta gero, izena emandakoan).

  • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
  • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

EITB

Euskal Irrati Telebista (EITB) Euskal Autonomia Erkidegoko telebista eta irrati publikoaren erakundea da, euskara normalizatzeko helburuarekin 1982an Eusko Jaurlaritzak sortua.  Eusko Legebiltzarraren agindu pean dago. EITB Mediaren bidez jarduten du telebistan, irratian eta interneten.

Izenean euskal dioen arren, emanaldi guztiak ez dira euskaraz, ETB 2, Radio Euskadi eta Radio Vitoria gaztelaniazkoak baitira osorik; eta ETB 4, ETB Basque eta EITB Musika kateetan, berriz, euskara eta gaztelania tartekatzen dituzte.

Euskal Autonomia Erkidegoko erakundea da, baina haren kateek Iparralderako eta Nafarroa Garairako ere emititzen dute.

Gaur egun enpresa talde bat da, zeina hurrengo hauek osatzen duten:

● EITB: talde osoaren zerbitzu amankomunak hartzen ditu barnean. Haren egoitza nagusia Bilbon (Bizkaia) kokaturik dago, Bilboko Erakusketa Azoka izandakoa zegoen Bami eraikinean. Gainera, saioak ekoizteko zentro bat du EITB Donostiako Miramon auzoan.

● EITB Media S.A.U.: EITBren jabetzako sozietate anonimoa da. 2021ean sortu zen Euskal Telebista S.A.U., Eusko Irratia S.A.U., Radio Vitoria S.A.U. eta EITBnet S.A.U. fusionatu ondotik. [1] Telebista, irrati eta interneteko negozio-unitateak barnebiltzen ditu:

Telebista saioen ekoizpena bultzatu eta seinalea emititzen du. Donostiako Miramon auzoan ekoizpen zentro bat dauka, zeinakestudio eta plato batzuk dauzkan, hala nola produkzio-ondoko eta grafismorako gela batzuk. Bilbotik emititzen da (saioak eta albistegiak). Han, bi estudio daude, bat 250 metro koadroko plato batekin eta 150 metro koadroko beste batekin. Berriemaileak ditu Bilbon, Gasteizen, Donostian, Baionan, Iruñean, Bartzelonan, Madrilen, New Yorken, Ekialde Hurbilean eta Bruselan. Bilbotik bost telebista kanal emititzen dira:

■ ETB 1: Euskal Telebistaren lehen katea da eta euskaraz hutsean emititzen du. 1982ko abenduaren 31n hasi zen emititzen Carlos Garaikoetxea lehendakariaren mezu batekin.
■ ETB 2: Bigarren katea da eta gaztelaniaz emititzen du.
■ ETB 3: 2008. urtean martxan jarri zen hirugarren katea, euskara hutsezko bigarrena, hasiera batean gazteei eta eduki kulturalei zuzendua, gaur egun gehienbat haurrentzako kanala da, 3 kluba haurrei zuzenduako bloke nagusia dauka.
■ ETB 4: 2011n sortu zen ETBk izenarekin, kirol emanaldiak euskaraz emateko zeregin nagusiarekin. 2014ean izena eta izaera aldatu eta elebidun bihurtu zen. Egun, eduki zaharragoen errepikapenak ematen ditu.
■ ETB Basque (mundu osorako emititzen ditu ETB1, ETB2 eta ETB3ren eduki onenak). 2021ean sortu zen ETB Sat eta Canal Vasco fusionatuta.

Irratia:

■ Radio Euskadi: Bilbotik eta gaztelaniaz emititzen duen irrati orotarikoa da.
■ Euskadi Irratia: Donostiatik eta euskaraz emititzen duen irrati orotarikoa da.
■ Gaztea: Donostiatik euskaraz emititzen duen gazteentzako irrati-formula musikala.
■ EITB Musika: Musika, kultura eta ekitaldi bereziak ardatz dituen irratia, modu digitalean emititzen duen lehenengoa EITBn. Euskaraz ematen ditu saioak.
■ EITB Euskal Kantak: internet bidez emititzen duen irrati formula, euskarazko musika eta kantei eskeinia.
■ Radio Vitoria: Gasteizen kokaturikoa, Eusko Jaurlaritzak eskuratu zuen EITB Taldea sortzeko. Arabako lurralde osorako emititzen du gaztelaniaz.

Internet: Interneteko edukiak zabaltzeko eta webguneak sortzeko eta mantentzeko esleituta dago. 2004. urtean sortu zen. EITBNetenpresaren egoitza Zamudioko (Bizkaia) Teknologi Parkean zegoen, baina 2021etik EITB Media matrizearen parte da. Honen barne zerbitzu hau eskaintzen du: eitb.eus, EITBren ataria da Interneten. Gaztelaniazko, euskarazko, frantsesezko eta ingelesezko bertsioak dauzka.

ITSASMUSEUM BILBAO

Bilboko eta Bizkaiko itsas kulturaren kontakizuna jasotzen du Itsasmuseumek, eta bertakojendeak itsasoarekin duen harreman estua islatzen du, nortasun eta tradizio paregabeak sortu baititu. Itsasmuseumek Bilboko eta Bizkaiko itsas ondarea zaintzeko eta zabaltzeko lan egitea du helburu nagusia, ikuspegi didaktiko eta parte-hartzailetik, bertako eta atzerriko bisitariei begira. Euskalduna ontziola zaharrean dago, eta Abandoibarra pasealekuaren zati da, Guggenheim eta Euskalduna Jauregiaren ondoan.

Erakusketa iraunkorra kanpoaldean hasten da. Bertan, ondare eta historia aldetik baliO handia duten piezak daude, hala nola dikeak, 150 urte baino gehiagoko historia dutenak, Carola garabia, arte garaikideko piezak eta itsasoko eta industriako beste objektu batzuk, besteak beste. Gainera, Itsasmuseumek aldi baterako erakusketak eta hitzaldi zikloak, tailerrak eta itsas gaietako beste jarduera batzuk eskaintzen ditu.

 

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2024 - 02 - 13 10:00
  • Kategoria