FAGOR ARRASATE-ra bisita

FAGOR ARRASATE

  • Eguna: 2024ko Martxoak 12, asteartea
  • Ordua: 10:20
  • Lekua: FAGOR ARRASATE egoitza (San Andrés auzoa, 20)
  • Joan-etorriak: norberaren kontura
  • Ordaina: Dohainik
  • Izena emateko lehen eguna: Otsailak 27
  • Izena emateko azken eguna: Martxoak 5
  • Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 40 pertsona. 20 euskaraz/20 gasteleraz

BISIOA

FAGOR ARRASATEn proiektu sozioenpresarial berritzailea eta partekatua garatu nahi dugu, gure pertsonen gaitasunak eta haiek egiten dakitena oinarri hartuta eta bezeroen eskakizunekiko eta espektatibekiko dugun konpromisotik abiatuta, materialak deformazio bidez mozteko eta konformatzeko makinen diseinuan eta fabrikazioan munduan erreferentziako enpresa gisa dugun posizioa indartzeko.

HELBURUAK

  • Deformaziorako makinen alorrean ditugun negozio nagusietara zuzentzea, egungo jarduerak indartzeko eta bezero berriak eta merkatu geografiko eta produktu berriak garatzeko.
  • Balio erantsi handiagoko produktu eta merkatuen segmentuetara joz aurrera egitea, gure bezeroentzat balio proposamen indartsuagoa eskainiz, bereziki fidagarritasunari eta erosketa esperientziari dagokienez (konfiantza, epea, zerbitzua, etab.).
  • Mundu mailako hornitzaile sendo bihurtzea, eta balio kate osoan egiten ditugun jarduerak gero eta gehiago nazioartera zabalduz munduko edozein aldetan ditugun xede bezeroen eskaerei erantzuten dakien hornitzailea izatea.
  • Kudeaketarako ditugun jardunbideak garatzea eremu guztietan, kooperatibaren negozio guztien arteko sinergiei ahalik eta etekinik handiena aterata.
  • FAGOR ARRASATEren proiektu sozioenpresarial kooperatiboa bultzatzea dimentsio humanoan eta ekonomikoan.
  • Negozioen asmoak batzen eta aberasten dituen proiektu bakar moduan sendotzea.
Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2024 - 03 - 12 10:30
  • Kategoria