FAGOR AUTOMATION: Bisita gidatua

  • FAGOR AUTOMATIONen Eskoriatzako lantegira bisita gidatua
  • Otsailak 24, ostirala
  • Ordua: 10:00
  • Iraupena: goiz erdia
  • Joan-etorriak: norberaren kontura
  • Kostua: doakoa
  • Izena emateko azken eguna: otsailak 20
  • Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 40 pertsona

Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nola lortzen duten makinek nahi dituzten posizioetara doitasunez mugitzea?

Hori lortzeko, enkoderrak erabiltzen dira, mugimendua kontrolatua behar duten elementuen une bakoitzeko posizio zehatza ematen duten gailuek, tankera eta funtzio guztietako makina eta tresnen zehaztasuna zainduz. Enkoderrak linealak edo birakariak izan daitezke, kontrolatu behar den mugimendu motaren arabera.

FAGOR AUTOMATION mundu mailako doitasunezko enkoder lineal eta angeluarren hornitzaile nagusietako bat da, eta GOIENAGUSIko kideei bisita gidatu bat eskaintzen die Eskoriatzako plantara, bertan enkoderrak diseinatu eta fabrikatzen baitira.

Ordubete eta erdi iraunduko duen bisita otsailaren 24an, ostiralean, egingo da, 10:00etan, gehienez 40 lagunentzat. Partehartzaileak 20 laguneko bi taldetan banatuko dira, bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz jarraitzeko azalpenak. Izena emateko epea otsailaren 20ra arte egongo da zabalik, lehenago bisitarako plaza kopurua agortzen ez bada behintzat.

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2023 - 02 - 24 10:00
  • Kategoria