FELIX ARRIETA: ‘Pandemiaren ondorengo zaintza eszenatokia’

  • AZAROAK 30, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

Felix Arrieta Frutos (Donostia, 1982). Politika zientzian lizentziaduna Euskal Herriko Unibertsitatean eta doktore Deustuko Unibertsitatean.  2009tik Deustuko Unibertsitateko Giza eta Gizarte zientzien Fakultateko irakaslea da, Gizarte Laneko arloan. Bere ikerketa arloak gobernantza, gizarte politikak eta gizarte zerbitzuen antolaketa dira, baita adiskidetzea ere. Hainbat argitalpen ditu aldizkari zientifiko eta obra kolektiboetan, baina ‘El archipiélago del bienestar. Los servicios sociales en el País Vasco’ (Catarata, 2019) da bere obrarik esanguratsuena. Hainbat komunikabidetan kolaboratzen du, besteak beste ETB, Euskadi Irratian, Berrian edo Diario Vascon analisiak eginez.

HITZALDIA: “Pandemiaren ondorengo zaintza eszenatokia: Hauskortasunetik mendekotasunera, zaurgarritasuna erdigunean jarriz”

Ia ustekabean iritsi zen koronabirusaren pandemia. Eta ustekabean iritsi bezela, utzi ditu bere ondorio lazgarrienak, batez ere adinekoen eta pertsona zaurgarrienen artean. Pandemiak utzitako heriotzak 8.000tik gorakoak izan dira, igaro diren bi urte eta erdian. Baina ez dira ondorio bakarrak izan. Harreman sozialek behera egin dute eta kasu batzuetan, bakardadeak gora, beldurrak sustatua.

Kontestu honetan, pandemiak argi jarri zuen pertsona guztien zaurgarritasuna, ordurarte ‘beste batzuena’ izan zitekeen zerbait, gizarte osoarena bezala hartuz. Eta hemendik abiatuz, kontsentsu zabalak hedatu ziren: osasun publikoa eta zaintza sistema indartzearen beharrak.

Hitzaldi honetan, zaintza sistemaz jardungo dugu. Kontestu berri honetan ezinbestekoa da hauskortasunetik mendekotasunera doan sistema integratu bat pentsatu eta martxan jartzea, toki mailatik abiatzen dena eta pertsonak abiapuntu izango dituena. Logika honetatik, zein zerbitzu eta zein egitura izan beharko lukeen galdetuko diogu gure buruari.

Ekitaldiaren xehetasunak