FELIX ZUBIA: Gibela, behazun-bidea, pankrea. Gure gorputzeko fabrika.

  • 2026, MARTXOAK 23, astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

HITZALDIA

Digestio aparatua nahiko ezezaguna den gorputzaren aparatua da.  Organo askok hartzen dute parte, era koordinatuan, digestioa, xurgaketa eta molekulen sintesia elkarren ondoren eman daitezen.  Urdaila da jandakoa pilatzen duen zakua, baina digestioa pankreak isuritako entzimek egiten dute. bere zukuak heste mehera isurtzen dira, baina era berean, sintesirako prestatzen gaituen molekula sortzen du, intsulina. Hesteek euren zirkulazio sistema berezia dute, porta sistema, eta xurgatutakoa gibelera iristen da, gorputzaren fabrika handia. Guzti honek era koordinatuan nola lan egiten duen ikusiko dugu, egitura zoragarria osatuz.

Hizlaria: 

FELIX ZUBIA. Zarautz, 1974.

– Medikuntza eta Kirurgian lizentziatua Euskal Herriko Unibertsitatean, 1998an. Medikuntza eta Kirurgian doktore, 2009an. Ikerketaren gaia: Pankreatitis akutuaren konplikazio infekziosoak.

– Medikuntza Intentsiboan espezialista, 2004tik. Donostialdea ESIko Zainketa Intentsiboen Unitateko mediku, 2004tik. Zerbitzu honetako buru, 2020ko abendutik.

– Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza fakultateko irakasle laguntzaile, 2006tik, Medikuntzako Sailean.

– 35 argitalpenetik gora, nazioarteko aldizkarietan. 6 doktorego tesiren zuzendari. Ikerketa lerroak: pankreatitis akutua, paziente politraumatizatuak, miokardioko infartu akutua.

– Gurutze Gorriko boluntario, 1995etik.

– Hainbat komunikabidetan kolaboratzaile: Euskadi Irratia, Argia, Elhuyar… Euskadi Irratiko Osasun Etxea saioaren aurkezle. 2020ko Rikardo Arregi kazetari onenaren sariaren irabazle.

 

 

Ekitaldiaren xehetasunak