GAIZKA ARALUCEA: Adi bizi! Iruzur mota eta zibereraso modernoetatik babesteko aholkuak

  • 2023, MARTXOAK 13, astelehena
  • 10:00 etan
  • ARRASATE – Kulturate

Hizlaria: GAIZKA ARALUCEA (Laboral Kutxako zibersegurtasuneko burua)

Gaur egun LABORAL Kutxako zibersegurtasun taldea zuzentzeko zereginak betetzen ari den Gaizka Araluceak, 10 urte baino gehiagoko esperientzia du informazioaren segurtasunaren arloan, bere ibilbide profesionala aholkularitzan garatu du eta 2 urte baino gehiago daramatza LABORAL Kutxan. Gaizka informatika ingeniaria da prestakuntzaz eta zibersegurtasunean masterra du.

Hitzaldia: “Adi bizi! Iruzur mota eta zibereraso modernoetatik babesteko aholkuak”

Gero eta informatizatuagoa dagoen ingurune honetan, egunerokoan jarduteko moduak aldatzen ari dira eta iruzurra jasateko moduak ere bai.

Mehatxu berri hauen biktima izatea saihesteko, egungo segurtasun digitalaren ingurunearen sarrera egingo da eta kontuan hartu beharreko segurtasun kontzeptu nagusiak aurkeztuko dira.

Egungo testuingurua adibide errealen bidez eta kontuan hartu beharreko segurtasun gomendioen bidez erakutsiko da, iruzurrik ohikoenetan erortzea ekidin ahal izateko eta erortzekotan, zer egin aurretik jakiteko.

Ekitaldiaren xehetasunak