GARAZI HACH EMBAREK: Mendebaldeko Sahara: gatazkak jarraitzen du. Zergatik?

  • 2023 OTSAILAK 1, Eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

Garazi Hach Embarek naiz, saharar errefuxiatu kanpalekutan hezi nintzen, Euskal Herrira gaztaroan bizitzera etorri arte.

Mendebaldeko Saharako gatazka eguneroko errealitatea izan da eta da gure etxean, ama bertan 15 urtez bizitako euskal erizaina eta aita frente polisarioko sortzaileetako sahararra izanik.

HITZALDIA: ‘Mendebaldeko Sahara: gatazkak jarraitzen du. Zergatik?’

Saharar gatazka luzatu eta korapilotzen ari den hontan inoiz baino gehiago salatu behar dugu Marrokoar gobernua gure herrian askatasun osoz egiten ari dena. Bai espainiar estatuak, bai komunitate internazionalak, beraien interes ekonomikoak jarraituz eskuak saharar odolez zikinduta dituzte. EEBBek marokok sahararen gainean eskatzen zuen subirautasunari oihartzuna eman ziotenetik gure lurraldean diru asko sartu da proiektu ezberdinetan, jatorriz Sahararrona den lurrean, inpunitate osoz.

Ekitaldiaren xehetasunak