GAZUMEra mendi irteera

Goienagusiren maiatzeko mendi irteera Gipuzkoaren erdigunean dagoen GAZUMEra egingo dugu.

Agian askori ezezaguna egingo zaigu izen hau. Baina esaten badugu Hernio ondoan dagoen mendi tontorraren izena dala, orduan guztiok kokatzen gara. Izan ere, Gazume (1001 m) Hernio mendiguneko gailur belartsua eta biribildua da. Akategi ere esaten zaio eta Hernio menditik (1075 m) Zelatun muinoak (841 m) bereizten du.

Iturriotzen  (572m) hasiko dugu ibilbidea. Bertan aspaldi benta izandako baserri ederra ikusiko dugu, eta ondoan, San Juan batailatzearen ermita. Behin igotzen hasita, taldea bitan banatuko dugu:

  • Talde bat Gazume (1001 m) tontor gainera igoko da
  • Bestea, azpitik eta tontorrik igo gabe, Zelatunera (840 m.) joango da

Gazumek ez du alboan bera baino altuago den tontorrik, Hernio ezik. Baina honek ez dio bistarik galerazten. Tontorretik beraz ikuspegi ezin ederragoak ikusiko ditugu. Gazume igo eta gero, aukera izango dugu ondoan dagoen Mendibeltz (970 m.) tontorrera joateko.

Handik Zelatunera jetsiko gara, eta beste taldearekin bat egin. Leku ederra da, oso ezaguna irailean bertan egiten diren erromeriegatik.

Bertan hamarretakoa egin eta gero, Bidaniara (500 m.) jeitsiko gara. Han autobusa izango dugu zain, Albizturko Santa Marina auzoko Segore Etxe-berri jatetxera eramango gaituena, bertan bazkaltzeko.

XEHETASUNAK

– Eguna: 2024-ko MAIATZAK 30, Osteguna

– 2 ibilbide, aukeran egiteko:

    • A) ITURRIOTZ-GAZUME-MENDIBELTZ-ZELATUN-BIDANIA (10,5 km, 400 mt, 3 ordu eta erdi, ertaina)
    • B) ITURRIOTZ-ZELATUN-BIDANIA (8,3 km, 250 mt, 3 ordu, erraza)

Bazkaria: Albizturko Santa Marina auzoko SEGORE ETXE-BERRI jatetxean.

– Gehienezko kopurua: 60 lagun.

– Bidaia: Autobusez.

– Autobusaren ordutegia:

    • 08:00 – Eskoriatza
    • 08:05 – Aretxabaleta
    • 08:15 – Arrasate
    • 08:20 – San Prudentzio
    • 08.25 – Bergara

Izena emateko egunak: Maitzaren 13-tik 24-ra bitartean.

Prezioa: Bazkideak — €; Ez-bazkideak  —  €

Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.

    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784

ARGAZKIAK

Iturriotzeko Benta

Gazumeruntz

Gazume. Atzean Hernio

Zelatun (behean), Gazume eta Mendibeltz

Zelatun. Iraileko erromeria

Bidania-Goiatz

Albisturko Santa Marina auzoko SEGORE ETXEBERRI Jatetxea

Ekitaldiaren xehetasunak