GOMIZTEGI eta ARANTZAZUKO SANTUTEGIra BISITA

  • 2024ko Urtarrilak 18, osteguna
  • Gomiztegi: 10:00etan
    • Artzain-txakurraren erakustaldia
    • Gazta eta txakolin dastaketa
    • Iraupena: 1h30ko inguruko bisita
  • Arantzazuko Santutegi: 12:00etan
    • Iraupena: 40 minutu inguruko bisita
  • Joan-etorriak: norberaren kontura
  • Ordaina: 12 €, transferentzia bitartez:
    • Laboral Kutxa:  ES17 3035 0001 5100 1012 0969
    • Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
  • Izena emateko lehen eguna: Urtarrilak 8
  • Izena emateko azken eguna: Urtarrilak 15
  • Gehienezko parte-hartzaile kopurua: 40 pertsona
  • Oharra: Bisitak euskaraz izango dira, norbaitek ulertuko ez balu euskara dakiten
    hainbat kide itzultzeko prest egongo lirateke.

GOMIZTEGI
Gomiztegi proiektua Arantzazun dago, Oñatin. Esanahi sinboliko oso berezia duen tokiada,bere balio espiritual, kultural eta paisajistikoagatik.

Lau jarduera nagusi aurki daitezke hemen: Artzain Eskola, artaldearen zainketa, artisau gaztagintza eta bisita gidatuak.

Belardi eta basoen ingurune horretan fauna eta flora aberatsa eta askotarikoa dago, eta ez dira falta historiaurreko tumuluak eta trikuharriak.

Ardi latxak larre hauetan elikatzen dira eta beraien esne gordinarekin artisau-gaztak egiten dituzte, nazioartean ezagunak direnak, tradizio honetatik sortutako zapore ezberdin eta bikainak.

Latxa arrazako artalde propioa dute. Beraien helburua, urteetan zehar, tokiko arraza baten sustapena eta haren hobekuntza genetikoa uztartzea izan da, esnetarako gaitasun handiko artalde autoktonoa lortu arte.

Ardiek artzaintza-orduak ukuiluko egonaldiarekin txandakatzen dituzte, batez ere hilabete gogorrenetan. Hori guztia animaliarekiko errespetuzko bokazioarekin eta produkzioarekiko eraginkortasunaren ikuspegiarekin.

ARANTZAZUKO SANTUTEGIA

Euskal Herriaren bihotzean dagoen Santutegi hau, espiritualtasunarentzat gune aparta izateaz gain, euskal arte garaikidearen eredu esanguratsua da.

Eraikuntzan parte hartu duten artisten lana ezagutzeko aukera izango dugu bisita gidatu honen bitartez.

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2024 - 01 - 18 10:00
  • Tokia
  • Kategoria