HUEZINEMA: Euskal film laburren Jaialdia

  • Data: URTARRILAK 26, osteguna
  • Lekua: Arkupe  Aretoa (Aretxabaleta)
  • Ordua: 10:00
  • Iraupena: 3 ordu
  • Izena emateko epea: Urtarrilaren 16an baino lehenago

Huhezinema Euskal Film Laburren Jaialdia Huhezi fakultateko (Mondragon
Unibertsitatea) Komunikazio gunean sortu zen 2008. urtean.

Gaur egun, Ikus-entzunezko komunikazioko laugarren mailako ikasleek benetako film laburren jaialdi baten antolakuntza barrutik ezagutzeko eta gauzatzeko aukera dute, Iban del Campo irakasle eta jaialdiaren zuzendari artistikoaren gidaritzapean. Erabat praktikoa den ikasgai honen helburua da, elkarlanean jaialdia aurrera ateratzea. Hala, ikasleek aukera dute graduan zehar ikasitakoa praktikan jartzeko, eta, aldi berean, mundu profesionalarekin harremanak sustatzeko.

Urtarrilaren 25etik 27tara burutuko da jaialdiaren 16. edizioa. Aurtengo erronka nagusia da jaialdira publiko berriak erakartzea, eta helburu horri begira, Sail Ofizialean Senior Saria izeneko sari berria sortu dugu. Senior Saria emateko pertsona nagusiz osatutako epaimahaia antolatu nahi da eta hortarako luzatzen digute gonbidapena.

300 euroko saria emango da (jaialdiak ordainduko ditu), Euskal Herriko film labur onena
aukeratu ondoren. Antolatzaileen laguntza izango da erabakiak hartzeko orduan.

Sail Ofizialean 10 film labur lehiatzen dira, eta guztira ia hiru orduko iraupena dute. Goiz batean gehiegi izango delakoan, proposamena da animatzen zaretenok etxean zuen kabuz, urtarrilean zehar, lehen bi orduak ikusi eta baloratzea (aldez aurretik emandako filmen link edo estekekin) eta urtarrilaren 26an, osteguna, Aretxabaletako Arkupe Aretoko zineman elkartzea azken ordua pantaila handian ikusi eta sariduna aukeratzeko.

Ostegun hortarako ordutegia zehaztuko dugu aurrerago baina goizeko 10ak edo 11ak aldera izango da. Goizeko epaimahai lanak amaitu ondoren eskertzeko sorpesa bat prestatu digute, bere kolaboratzaile den HAZI enpresaren eskutik. Goienagusiko partehartzaileok Eusko Label ardoen dastaketa saio batera gonbidatuko gaituzte  kolaborazioa eskertzeko Arkupen bertan eguerdi horretan.

Eta amaitzeko, ostiralean, urtarrilak 27, sari banaketan zuen ordezkariren batek Senior Saria ematea eskertuko genuke. Arratsaldeko 7ak aldera izango da sari banaketa, aurrerago konfirmatuko dizuegu.

Edozein zalantza izan ezkero deitu lasai telefono zenbakira: 656 732 586

Ekitaldiaren xehetasunak