
- 2025eko IRAILAren 25ean, osteguna
Trianoko mendiak hautatu ditugu GOIENAGUSIko 2025-26 ikasturteko lehenengo mendi irteera egiteko. Bere meategi historiagatik dira ezagunak. Nabaria da bertako jarduerak nola eragin dion inguruari, bere lur azaleko meategien aztarnen bidez. Beraz, nahiz eta mendi irteera bat izen, bere bide zidor eta aldapekin, ez dugu mendirik igoko, edo puntarik zapalduko. Ingurua ezagutzea izango da gure asmoa. Eta ZUGAZTIETA (La Arboleda) aukeratu dugu horretarako. Inork gehiago jakin nahi badu inguru honi buruz, hemen informazio gehiago: Peñas Negras: Geologia eta historia
Aztarnek erakutsi dute erromatarren garaian ere ateratzen zela burdina inguru hauetan. Baina XX. mendearen hasieran izan zen garairik emankorrena. Enpresa ingelesek (besteak beste) ustiatzen zituzten inguruko meategiak. Eta bada honi lotuta bitxikeria bat: aurkitutako burdiñaren kalitatea altua zenean, soldata extra bat ordaintzen zaien langileei. Hau jakin arazteko, “All iron” hitza erabiltzen zuten ingelesek (“Dena burdin” alegia), ahoz-aho zabaltzen zena. “All iron” ahoz-ahoko hau, ‘alirón’ bihurtu zen, pozezko expresio bat bezala. Eta halaxe sortu zen guztiok ezagutzen dugun hitza.
Irteerak guztira 13 km pasatxo ditu, eta ia 500 metroko desnibela. Guztira 4 ordu eta erdi izango dira. Hemen tracka nahi duenak: Wikiloc_tracka
Ibilbidea Zugaztietan hasi, eta Peñas Negras parketxeraino joango gara lehenik. Hemen Labirintoa bezala ezagutzen den ingurua pasatuko dugu, non meategi aztarnak ikusiko ditugun. Hau pasa, eta aldapa tente bat igota, Sauco ingurura joango gara. Hemendik, Urallaga kobazulora joan etorria egingo dugu, non La Magdalena ermita ikusiko dugun. Hau, agian, ibilbide osoko lekurik interesgarri eta politena izango da. Kobazuloan sartu eta esploratzea nahi duenak ere, libre izango du. Linterna eta jertse bat beharko du, besterik ez, ibiltzeko oso erraza baita. Urallaga kobazulora joateko, aldapa jeitsi egin beharko dugu, gero igo egin beharko duguna, 150mko desnibelarekin, ordu laurden eskas.. Nahi duenak beraz, goian zai gelditzeko aukera izango du. Inguru hauetan, kanpo meategi aztarnak ere ikusiko ditugu. Baina leku arriskusuak dira (bapateko arrakalak) eta kontuz ibili beharrekoak, gurea bezalako talde handienekin gehien bat. Hau ikusi eta gero, Peñas Negras-era itzuliko gara. Eta hemendik, Zugaztietara berriz, bertan bazkaltzeko.
XEHETASUNAK
– Ibilbidea: Trianoko mendiak, Zugaztietatik abiatuta. (13 km, 500 mt, 4 ordu eta erdi)
– Tracka: https://es.wikiloc.com
– Bazkaria: Zugaztietako MAITE Jatetxean.
– Gehienezko kopurua: 60 lagun.
– Bidaia: Autobusez.
– Autobusaren ordutegia:
- 08:00 – Eskoriatza
- 08:05 – Aretxabaleta
- 08:15 – Arrasate
- 08:20 – San Prudentzio
- 08:25 – Bergara
– Izena emateko egunak: Irailaren 15-etik 22-ra bitartean.
– Prezioa: Bazkideak 20 €; Ez-bazkideak 25 €
– Ordainketak, transferentzia bitartez, izen emate epearen barruan egin beharko dira. Ez dira onartuko lehenago edo geroago egindakoak.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
IBILBIDEKO ZENBAIT ARGAZKI



