
Mendebaldeko eta Euskal Herriko pentsamenduaz
Ibilbide filosofiko eta kulturala
XEHETASUNAK
- IRAUPENA: 6 saio, hileko bat
- NOIZ: Urriak 31, Azaroak 21, Urtarrilak 30, Otsailak 27, Martxoak 27 eta Apirilak 24 (ostiralak)
- ORDUTEGIA: 10:00-11:30
- NON: ARRASATEko Kulturaten
- HIZKUNTZA: Euskeraz
- IKASLE KOPURUA: Gehienez, 30
- IZENA EMATEKO EPEA: Urriak 24ra arte
- MATRIKULA: Bazkideak 20 € (besteak 30 €)
- ORDAINKETA: Goienagusiren k/k-ean:
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784
IRAKASLEA
JON MENTXAKATORRE (Galdakao, 1992) Giza Zientzietan graduatua da, eta Filosofian doktorea. Mondragon Unibertsitateko irakaslea da, HUHEZI Fakultatean. Herri-ondarea, irudimena eta gizabidea ditu aztergai eta irakasgai.
IKASTAROAREN NONDIK NORAKOAK
XXI. mendearen lehen laurdena igaro berri, hainbat dira Euskal Herri eta Mendebaldeko zibilizazio mailan ditugun erronkak: demografikoak, ekologikoak, politikoak, teknologikoak… Baina bada bereziki nabarmendu behar den arloa: balio-sistema eta pentsamenduaren eremua. Izan ere, egungo lorpen eta gabeziak maila kultural, etiko eta espiritualean aldaketa sakonak izan ditugulako gertatu dira, eta, horregatik, gure euskal eta Mendebaldeko sustraiko iturriei erreparatzea oso garrantzitsua zaigu. Balio eta pentsamenduaren lerroan, mendez mende nondik gatozen, zer eta zergatik gertatu zaigun, zeri eutsi diogun eta zeri ez, jakiteko ariketa edo ahalegina aberasgarria izan dakiguke, egungo zalantzen aurrean irizpide argiagoa izan ditzagun. Ikastaro honen helburua, hortaz, filosofia eta pentsamenduaren historian sarrera egitea da.
Alde batetik, Mendebaldeko kulturaren ezaugarri nagusiak zeintzuk diren eta Euskal Herrian geure nola egin ditugun jakin dezagun; Mendebaldean sortu baitira pertsona, askatasuna, eskubidea, duintasuna edota berdintasunaren ideiak, esaterako, baina horiek ulermen propioa dutelako gurean. Bestetik, gure aurreko eta ondorengo belaunaldiekin, egiteko, pentsatzeko eta sentitzeko moduetan nabari ditugun berdintasun eta ezberdintasunak sakoneko mailetan zergatik izan daitezkeen uler dezagun.
Gure muinaren parte diren ideia eta balioen sorburu, transmisio eta ekarpenari erreparatuko diogu. Gaur egungo kultura, ideia eta hizkeran dauzkagun hainbat eta hainbat ideien jatorria eta ibilbidea ikusiko dugu. Filosofiak horretan lagunduko digu: jatorria eta bilakaera ulertzen, gaur egungo munduan iraganeko emaria ikusten, eta Euskal Herria eta Mendebaldeko zibilizazioaren arteko loturak egiten.
GAITEGIA
– Modernitatearen oinarriak, balioak, norantzak
– Modernitatetik Modernitate-ondora (1492-1992)
– Grezia klasikoaren presentzia gaur egun: hitzak, ideiak, pentsabideak
– Euskal gizabide edo humanismoa, Joxe Migel Barandiaranen bidean
– Euskal pertsonalismo komunitarioa, Jose Mari Arizmendiarrietaren bidean
– Euskal gizagintza, Joxe Azurmendiren bidean
METODOLOGIA
Saio bakoitzaren lehen zatian, irakasleak azalpenak emango ditu ordu bete inguruz (eta azalpenak hobeto jarraitzeko irakasleak gidalerro bat prestatu eta ikasleei banatuko die saioaren hasieran). Azken zatian ikasleek galderak egin ahal izango dituzte, eta eztabaida sustatu ere, entzundako gaien inguruan. Ez da etxeko lanik emango, ez-eta ariketarik egin beharrik izango.
