IKER BADIOLA: Zergatik da hilkorra minbizia?

  • ABENDUAK 12, Astelehena
  • 10:00
  • Kulturate – ARRASATE

Iker Badiola (Ondarroa 1978) EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle eta ikerlaria da. 2007. urtean defendatu zuen bere doktore tesia gibeleko metastasiaren mikroinguruneari buruz. Urte berean ISCHS kongresuan (Niigata, Japonia) ikerlari gazte oneneraen saria irabazi zuen. 2008. urtean INNOPROT enpresa bioteknologikoa sortu zuen eta 2012. urtetik EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea da. 30 artikulu baino gehiagoren egilea da eta 7 liburu argitaratu ditu hautariko bat El Cangrejo de Troya minbiziaren oinarri zelularrak modu dibulgatiboan azaltzen dituena. 3 doktorego tesi zuzendu ditu eta Zelulen Biologia eta Histologia saileko zuzendaria da. Danimarkako KVL unibertsitatean eta Kanadako Toronto Unibertsitatean egin ditu egonaldiak. 2017. urtean Ernesto Vieitez saria irabazi zuen gibeleko minbiziaren aurkako nanopartikula bat sortu eta patentatzeagatik. 2021. urtean Nanokide Therapeutics SL enpresa sortu du.

HITZALDIA: “Zergatik da hilkorra minbizia?”

Nork ez du ezagutzen minbizia? Zoritxarrez gehiago edo gutxiago denok izan dugu nolabaiteko harremanen bat gaisotasun honekin eta izan ere horren ondorioz askok entzun izan dugu metastasia, kimioterapia edo inmunoterapia bezalako hitzak baina; zer dago kontzeptu guzti hauen atzean? Nola sortzen da minbizia? Zergatik da hain hilkorra? Zergaitik ez daukagu botika eraginkorrik oraindik? Galdera guzti hauek eta beste batzuen erantzunak aurkituko ditugu hitzaldi honetan, beti ere ikuspegi zelular batetik.

Ekitaldiaren xehetasunak