IÑAKI GALDOS: Abentura bat baino askoz gehiago 1984-2024

  • 2024ko ABENDUAK 11, eguaztena
  • 10:00
  • SEMINARIXOA – Bergara

Hitzaldiaren laburpena

1974ko irailaren 2an Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) Idahoko Boise hiriburutik 90 pertsona inguruko talde bat iritsi zen Oñatira, guardia zibilak eskolta emanda, egun batzuk lehenago bonbak jarri zituztelako euren etorreraren kontra. Herrian ikasturte oso bat osatzera etorritako ikasle, irakasle eta hauen senideak ziren, asko euskal jatorrikoak. Aurretik izanak ziren beste talde batzuk Uztaritzen eta Arantzazun udako ikastaro batzuk egiten, baina 1974koa jauzi izugarria izan zen, hurrengo urteetan ere jarraipena izan zuena Oñatin bertan.

Esperientzia haiek erabat aldatu zuten AEBetako euskal diaspora, baina baita Euskal Herriko begirada hango euskal komunitatearekiko ere. Arrakastatsuak, beraz. Dena dela, oso gogorrak izan ziren prestaketa lanak, behin baino gehiagotan egitasmoa bertan behera geratzeko arriskuan jarri zituzten gertakariak tarteko. Orain arte ezagunak ziren orduko hainbat zailtasun, baina zenbait artxibotan egindako ikerketa lanak datu berriak azaleratu ditu eta gure historiako pertsona ezagun batzuek izan zuten protagonismoa ezagutzera eman.

Hitzaldiaren helburua, urte haietan gertatu zenaren berri ematea da. Oñatiko kanpus haien inguruan gertatutakoa, baina baita AEBetako euskal diasporaren inguruko zertzelada batzuk azaltzea eta historia honekin zerikusia izan zuten pertsonaia batzuen inguruko gainbegira bat eskaintzea ere.

HIZLARIA

Iñaki Galdos Irazabal (Oñati, 1966)

Euskal Filologiako ikasketak bukatu zituenean irakasle eta kazetari gisa egin zuen lan zenbait ikastetxe eta hedabidetan, urte batzuen ondoren politikan murgildu zen arte.

Oñatiko Udaleko, Eusko Legebiltzarreko, Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Gipuzkoako Foru Aldundiko kide izan zen hainbat urtez.

Ondoren, komunikazioaren mundura itzuli eta zenbait egunkaritan, irratian eta telebistan ohiko kolaboratzailea da. Basque Tribune aldizkari digitaleko sortzaile eta editorea ere bada.

Euskal Pilotaren munduan ere izan ditu hainbat ardura, hala nola Aloña Mendi Kirol Elkartean eta Euskadiko Euskal Pilota Federakuntzan.

2024 urtean Abentura bat baino askoz gehiago izeneko liburua idatzi du, 70ko hamarkadan Ameriketako Estatu Batuetatik Euskal Herrira etorri ziren ikasleei buruz. 2025. urtean ingelesez argitaratuko da Idahon.

Ekitaldiaren xehetasunak