IÑAKI GOIRIZELAIA: Errektore izatea: bizipenak eta balorazioa

  • 2026, APIRILAK 15, eguaztena
  • 10:00
  • Santa Ana Antzokia – OÑATI

HITZALDIA

Errektore izatea: bizipenak eta balorazioa

Izenburu horri erantzun egokia emateko galdera hauei erantzuten ahaleginduko da EHUko errektore ohia:

  • Zer egiten du EHUko errektoreak?
  • Zergatik ausartzen da irakasle bat errektorea izaten?
  • Zelako bizipenak ditu unibertsitate publiko bateko errektoreak?
  • Nola kudeatzen da hain handia den EHU bezalako unibertsitate bat?
  • Zergatik da hain garrantzitsua unibertsitatea Euskal Herriaren etorkizunerako?
  • Gaur egun Espainiarekin daukagun dependentziak zelan baldintzatzen du EHUren etorkizuneko garapena?
  • Nora doa unibertsitatea?

HIZLARIA

Iñaki Goirizelaia Ordorika (Bilbo, 1958). Ingeniaritza industrialean doktorea, Ingeniaritza Telematikoan katedraduna eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle ohia. Honoris Causa Doktorea, Peruko Universidad Nacional San Antonio Abad del Cuscok izendatua. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren akademiako ohorezko jakituna.

UPV/EHUko errektorea izan zen 2009tik 2017ra, eta lehenago Akademi Antolakuntzako errektoreordea (2005), Bizkaiko Campuseko errektoreordea (2005-2008) eta Unibertsitatea-enpresa Erlazioen alorreko errektoreordea (1998-2000).

Ikertzaile bisitaria izan zen Kaliforniako Stanford Research Institutuan (1984-85), irakasle bisitaria Massachusetts-eko Institutu Teknologikoko MediaLab laborategian (2004), eta Boise State University-ko Eloise Garmendia Bieter katedran jardun zuen (2017).

Adicorp SA enpresaren sortzailea eta presidentea (1986-1994) izan zen, eta PuntuEus fundazioaren sortzaileetakoa eta presidentea (2017-2025).

Dantzaria beti.

Ekitaldiaren xehetasunak