INTXORTA LUBAKIETAKO BISITA GIDATUA

  • Eguna: 2026eko apirilak 14, asteartea
  • Noiz: 09:30etatik 12:30akarte
  • Non: Elgetako Plazan 09:30etan
  • Joan etorria: Nor bere kabuz
  • Prezioa: Doanik
  • Izena emateko egunak: Martxoaren 24tik 26ra
  • Bisita gidatuen hizkuntza: Euskaraz
  • Gehienezko kopurua: 60 pertsona

INTXORTA LUBAKIETAKO BISITA GIDATUA

 Intxortako parajeetan 1936ko urriaren 4an egindako defentsari esker, zazpi hilabete igaro ziren Elgeta indar faxisten esku erori aurretik. 1937ko apirilaren 24 arte luzatu zen borrokaldian, izugarria izan zen errepublikano eta nazionalistek erakutsi zuten adorea, erresistentzia bizia erakutsi baitzuten. Ibilaldi honek paraje haietan murgilduko gaitu, lubaki eta babeslekuen artean, imajinazioari eragin eta gertaera haiek irudikatu nahian.

Bisita gidatua: Intxortako ibilbide tematikoa

 Gerra Zibila Euskal Herrian oinarri hartuta, ibilbide honetan Elgetako Intxorta mendiaren magalean izandako frontearen hainbat xehetasun ezagutzeko aukera dago. Ibilbidea lehendabizi Interpretazio Gunea bisitatu eta ondoren 5 kilometroko ibilbide tematikoa oinez .

Interpretazio gunean bideo bat eta erakusketa zatia ikusteko aukera izango dugu. Bideoak 20 minutu irauten ditu eta ondoren interpretazio zentroa ikusiko dugu. Taldea bi zatitan banatuko da 25 pertsona bideo ikusten eta besteak interpretazio zentroa eta ondoren alderantziz. Ondoren komunera joateko tartea eta ibilbideari hasera emango genioke.

 Ibilbideak egiteko aukerak

 1-Ibilbidea oinez egin lehen zatia (plaza inguruan dauden eraikinen historia azaldu) eta Pagatzako poligono industrialdean kotxeak hartu trintxeretara igotzeko. Belgra igotzeko aukera. Bueltarakokotxeak Intxortako ate ondoko parkinean hartu.

2-Ibilbidea oinez egin: enparantza-Salbadoreko baseliza-herriko bide zarra eta zati bat errepidetik -37ko trintxerak- Belgako pozizioa-36ko trintxerak-Intxortako atean bukatu. Bueltarako kotxeak Intxortako ate ondoko parkinean hartu.

3-Ibilbidea oinez egin: enparantza-Salbadoreko baseliza-herriko bide zarra eta zati bat errepidetik -37ko trintxerak-36ko trintxerak-Intxortako atean bukatu. Ez gara igotzen Belgara. Bueltarako kotxeak Intxortako ate ondoko parkinean hartu.

Ekitaldiaren xehetasunak
  • Eguna eta ordua
    2026 - 04 - 14 09:30
  • Kategoria