
- AZAROAk 16, asteazkena
- Iraupena: Egun osoa
- Joan-etorria: autobusez
- Prezioa: 30€/pertsonako inguru. Azaroaren 2an eta 7an egingo diren hitzaldietan kobratuko da.
- Bazkaria: Jai Alai jatetxean
- Izena emateko epea: urriaren 27tik 31ra arte
- Parte-hartzaileen kopurua: gehienez 90 pertsona
JOAN-ETORRIA:
BUS1: (27 pertsona)
- 08:30: Eskoriatza – Akeita
- 08:40: Aretxabaleta – Azbe / Eroski
- 09:00: Bergara – Bus geltokia
BUS2: (43 pertsona)
- 09:00: Arrasate – Udaltzaingoaren parean
EGITARAUA:
- 10:15: Tren museo / Tren ibilaldia
- 12:00-13:00: Denbora librea
- 13:00-14:00: Bisita gidatua Azpeitin. Abiapuntua: plaza nagusia
- 14:15: Tren museo aurrean busak hartu jantokira joateko
- 14:30: Bazkaria Jai Alai Jatetxean
- 17:00: Itzulera
Gure lehenengo irteera honetan gertu dugun herrialde batera goaz, 46 bat kilometro Eskoriatzatik dagoena. Azpeitira goaz.
Izarraitz mendikatearen magalean aurkitzen den herri hau Urola Erdiko 7 herrietatik bat da. 2019an 15.055 biztanle zituena. Urola ibaiak zeharkatzen du.
Azpeitia 1310ean sortu zuen Castillako Fernando IVak. Baina beste izen batekin ekin zion historiari herriak: “Garmendia de Iraurgui” izenarekin, eta 1397ra arte ez da Azpeitia izenik ageriko. Izen hau, dirudienez, honela osatu zen: haitz + behe + ti. Hau da «haitzaren behealdean dagoen tokia».
San Inazioren jaioterria da, bertan dago bere omenez eraikitako santutegia eta Inaziotar Bidearen hasiera puntua. Baina oraingoan ez goaz Loiolara, gure helburua hain garrantzitsua izan zen trenaren historia ezagutzea da, Burnibidearen Euskal Museora (1926an inauguratu zen Urola trenaren geltokian kokatua), eta noski, 9 bat kilometrotan trenean ibiliko gara. Ondoren, herriko plazan kafetxo edota ardotxo bat hartzeko denbora izango dugu. Bertatik irtengo gara parte zaharreko kaletatik zehar ibiltzeko eta eraikuntza interesgarrienak ezagutzeko: Sebastian Donearen eliza nagusia (XVI-XVII. mendeetan eraikia), Udal harraska, Antxieta Jauregia (XVI. mendean Joanes Antxieta musikari eta Errege katolikoen kapilauak eman zuen eraikina egiteko agindua. Aurrealdea bereziki deigarria da, mudejar estilokoa baita. Dorretxearen dekorazio eredua ere bakarra da Gipuzkoan. Gotiko Errenazentista arkitektura erakoa da), Basazabal Jauregia (XIV.-XV. mendekoa da. Hau da Azpeitiko eraikuntza zibilik zaharrena), Enparan dorretxea (XIV. mendearen hasieran eraikia. Alboetako zati baxuagoak XVIII. mendean gehitu zizkioten)
Bisita gidatua bukatu ondoren indarrak berreskuratzeko eta lasai lasai berbetan beste kideekin egoteko denbora izango dugu Jai Alai Jatetxean.
Disfruta dezagun elkarkideekin Azpeitiko herriaz!