Irteera kulturala: Bilbo Handiko arkeologia industriala Iñaki Uriarteren eskutik

  • Maiatzak 17, asteazkena
  • Prezioa: 45 € (40€-45€ kopuruaren arabera)
  • Pertsona kopurua: 62
  • Bazkideentzat bakarrik
  • Bisita gidatuak, gazteleraz eta euskaraz
  • Izen emateko epea: Apirilaren 24-26
  • Irteera kobratu: Maiatzaren 3 eta 8

JOAN-ETORRIA:

  •  8:00 Eskoriatza
  • 8:05 Aretxabaleta
  • 8:10 Arrasate
  • 8:20 San Prudentzio
  • 8:30 Bergara

EGITARAUA:

  • 09:15 – Galdakao eta Basauri (Fábrica La Dinamita, Firestone, La Basconia)
  • 10:15 – Parentesis txiki bat: San Mames estadioa eta museoa edo La Misericordia eta bere lorategia.
  • 12:15 – Nerbioiko itsasdarra itsasontziz
  • 13:30 –Santurtzin lehorreratu, denbora librea
  • 14:30 –Santurtzetik Zierbenara
  • 15:00 –Zierbenako La Kofradia jatetxean bazkaria
  • 18:00 –Zierbenatik irteera etxeruntz

BILBO HANDIKO ARKEOLOGIA INDUSTRIALA Iñaki Uriarteren eskutik

Oraingo irteeraren helburu nagusia Bilbo inguruan XIX-XX mendeetan sortu ziren lantegiak eta hauen garrantzia Bizkaiko industrializazioan ikustea eta aztertzea Iñaki Uriarteren eskutik.

GALDAKAO-BASAURI, hiru lantegi hauen eraginaren emaitza:

LA DINAMITA 1872an sortua Estatuko dinamita lehen lantegia. Alfred Nobel, dinamitaren asmatzailea, ekimen honen bultzatzailea izan zen frantziar eta belgiar enpresario batzuekin batera. Errazkin familiaren aportazio ekonomikoa ere inportantea izan zen.

FIRESTONE, Gurpilak eta pneumatikoak egiten ditu, Olabarrieta auzoan 1947an Firestonek lantegiak bere langileentzat etxebizitzak eraikitzea erabaki zuen “poblado de Firestone” bezala ezagutua. Arrasaten eta Bergaran Cerrajerak eta Labe Garaiak egin zuten bezala, maila desberdineko etxeak, eskola, eliza, jangelak,… zituztenak. 1981 Bridgestonek erosi zuen.

LA BASCONIA, 1892an hojalatazko lantegia Basaurin ereiki zen, kontserben latak egiteko, mundu osoan ezagutzen zen burnifaktoria, 1900 Siderurgira pasatuko da 3 labe Siemens Martinekin, 1969an Bizkaiko Labegaraiak absorbitu zuen. 3500 langile euki zuen. Bertan Deustuko zubia,1934, San Mameseko Arkua, 1953, … Eraikuntza sozial askoren bultzatzailea, langileentzat etxeak, eskolak, ekonomatoa, eliza.

SAN MAMES ESTADIOA ETA MUSEOA Bilboko Athleticen futbol zelai zaharra 1913 zabaldu zuten. Oraingoa  2013koa da. 2015ean munduko kirol eraikuntza onena aukeratu zuten World Architecture Festivalean. Futbol taldea hau 1898an sortu zen. Honen ordez gertu dagoen LA MISERICORDIA ETA BERE LORATOKIA ikus daiteke.

NERBIOIKO ITSASADARRA ITSASONTZIZ, Ibaizabalen urak eta Kantauri itsasoarenak batzen dituen itsasadarra da. Bilbotik Abrako golkorainoko tartea hartzen du, guztira 16 bat kilometroko luzera dauka. Itsasontziz udalerri hauek ikusiko ditugu: Eskuinaldean, Erandio, Leioa eta Getxo; Ezkerraldean, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena. Bizkaiko zubiaren azpitik pasatuko gara, munduan eraiki zuten estruktura metalikoko lehen zubi transbordadorea da eta, gaur egun, funtzionatzen jarraitzen duena. XIX. Mendearen amaieran. Alberto de Palacio arkitektoak egin zuen 1890-93 bitartean.

SANTURTZI, 45 mila biztanle baino gehiago ditu eta Bizkaiko bosgarren eta Euskal Herriko bederatzigarren herririk populatuena da. Interesgarria pasiada egitea bere arrantzale portutik.

ZIERBENA, 1.500 biztanle inguru ditu. 1990eko hamarkadatik Zierbenako portua erabat aldatu da: kirol portu berria eta hondartza artifiziala eraiki dira. Gaur egun Zierbena udalerria Bilboko portuak inguratzen du.

Ekitaldiaren xehetasunak