IRTEERA KULTURALA: LIZARRAKO LURRALDEETATIK ZEHAR

  • Noiz: 2023, MARTXOAK 22, asteazkena
  • Norentzat: Bazkideentzat bakarrik
  • Iraupena: Egun osoa
  • Joan-etorria: autobusez
  • Prezioa: 40€/pertsonako inguru
  • Kobraketa: otsailaren 27ko (astelehena) eta martxoaren 1eko (asteazkena) hitzaldietan
  • Behin ordainduz gero, ez da itzulketarik izango
  • Hiru bisita gidatuen hizkuntza: Gaztelera
  • Bazkaria: Lizarrako Navarra jatetxean
  • Izena emateko epea: otsailaren 20tik 24ra arte
  • Parte-hartzaileen kopurua: gehienez 52 pertsona

JOAN-ETORRIA:

  • 07:30: Bergara – Bus geltokia
  • 07:35: Sanpru – Bus geltokia
  • 07:40: Arrasate – Udaltzaingoaren parean
  • 07:50: Aretxabaleta – Azbe – Eroski
  • 07:55: Eskoriatza – Akeita

EGITARAUA:

  • 9:30: Metauten: Trufaren Museoa (erakusketa, trufa-txakur exhibizioa eta hamarretakoa)
  • 12:00: Abarzuzan: Irantzuko monastegi zisterziensea bisitatu
  • 14:30: Lizarra: bazkaria, Navarra jatetxean
  • 17:00: Lizarra monumentala ikusi tren turistikotik informazioa entzunez.
  • 18:30: Itzulera

LIZARRAKO LURRALDEETATIK ZEHAR

Oraingo irteeran Lizarrako inguruan dauden 2 altxor ezagutzera abiatuko gara: Boilurra-trufa eta Irantzuko Monastegi Zisterziensea.  Bazkaria Restaurante Navarran, Lizarran,  izango da. Ondoren alde monumentaletik buelta bat emango dugu.

Metautengo Trufaren, Boilurraren, Museoa. Fruta preziatu honi eskainitako lehen museo nazionala Allín haranean dago,  Lizarratik 11 km-tara. Museo honek boilurraren, trufaren, mundura hurbilduko gaitu hainbat formaturen bitartez: eduki panelek, multimedia proiekzio interaktibo eta ikus-entzunezkoek.

Boilurra lurpeko onddo bat da, zuhaitz batzuen sustraiekin lotuta bizi dena, hala nola artadi, haritzak, gaztainondoak eta intxaurrondoak. Kolore iluna eta usain bereizgarria, goi sukaldaritzan oso estimatua den produktua da. Bere usain bereizgarria gizakiaren sudurrarentzat hautemanezina da, horregatik biltzaileek tradizioz erabili izan dituzte txerriak eta basurdeak euren usaimen gaitasunagatik. Gaur egun txakur trebatuak erabiltzen dira. Gure bisitan txakurrak nola bilatzen dituzten ikusiko dugu. Plater sinple bat luxu bihurtzeko gai dira,  Bilatutakoenak “tuber melanosporum” diamante beltza eta “tuber magnatum” izenez ezagutzen direnak. Gure hamarretakoa dastaketa txiki batez gozatzea izango da.

Irantzuko Andra Mari monastegia, Abartzuzan dago,  Lizarratik 11 bat kilometrotara.  XII eta XIV mendeen bitartean eraikia, zistertarren ordenaren premisei jarraituz: “haran itxi baten hondoan, ura eskuzabal isurtzen den ibai baten ondoan eta, zeruertza bezala, zerua Jainkoarengandik hurbilago egoteko tokia”. Monjek 1839an utzi behar izan zuten monastegia Estatuaren jabetza bihurtuz. Sarrerak  klaustro gotikorako sarbide zuzena  du. Klaustrotik eraikuntzaren  gela gehienetara sar daiteke, azpimarratu daitezke: Sukaldea, Erdi Aroko estilokoa eta tximinia erraldoia duena; XII mendearen amaieran eraikitako Kapitulu Aretoa, eta  Andra Mari eliza garai berekoa.

Lizarra Erdi Aroko, jakobeo eta sefardi giroa nonahi nabaritzen den hiria da: erromes, sinbolo, zubi, eliza eta jauregi askotan. Hiru bitxi erromaniko hauez gain -Nafarroako Erregeen Jauregia, San Pedro de la Rúa eliza bere klaustroarekin eta San Migel elizaren ataria- beste hainbat eliza, jauregi edota eraikuntza ospetsuak ikus daitezke: Hilobi Santuaren eliza XIV. mendeko atariarekin, San Juan Bautista eliza, Santa Maria Jus del Castillo eliza eta Erromanikoaren eta Santiago Bidearen Interpretazio Zentroa, Eguía jauregia (XVI), Fray Diego etxea, Gobernadorearen jauregia (XVII), Gartzelako zubia  Ega ibaia zeharkatu eta San Pedro de la Rúa auzoa alde zaharrarekin bat egiten duena edota Bergara eta Lizarra lotzen zuen trenaren tren geltokiaren eraikina (1927). Gaur egun trenbide hura bere 123,5 kilometroko bide berde interesgarria da.

Eta ia guzti hau era erosoan ikus dezakegun trenetxo berezi batetik…

Ekitaldiaren xehetasunak