ITZIAR TXURRUKA: Glutena auzitan: glutenik gabeko dieta osasuntsuagoa al da?

  • 2026ko Azaroak 25, eguaztena
  • 10:00
  • OÑATI – Santa Ana antzokia

GAIA

Glutena auzitan: glutenik gabeko dieta osasuntsuagoa al da?

Glutenik gabeko dieta gero eta hedatuago dago, baina benetan osasungarriagoa al da? Azken urteotan, glutenaren inguruko interesak eta zalantzek gora egin dute, eta pertsona askok erabakitzen dute glutena dietatik kentzea osasunerako mesedegarria izango delakoan. Hitzaldi honetan glutena zer den, zein elikagaitan dagoen eta dietatik noiz baztertu behar den azalduko da. Era berean, glutenaren inguruan zabaldu diren mito eta uste okerrak aztertuko dira, eta glutenik gabeko produktuak beti aukera osasungarriagoak ote diren argituko da. Amaitzeko, nutrizioaren etorkizunari ere erreparatuko diogu: genomika nutrizionalak erakutsi duenez, pertsona bakoitzak modu desberdinean erantzun diezaieke elikagaiei, eta ezagutza horrek elikadura pertsonalizatuago baterako bidea irekitzen du. Hitzaldiaren xedea da glutenaren inguruko zalantzak argitzea eta eguneroko elikadurarako irizpide fidagarriak eskaintzea.

HIZLARIA

Itziar Txurruka Ortega

Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Giza Nutrizioa eta Dietetikako Graduko eta Nutrizioa eta Osasuna Masterreko irakaslea da, eta bere ikerketa-jarduera elikadura, osasuna eta nutrizioaren arloan garatzen du. Bere ikerketaren ardatzetako bat glutenarekin lotutako nahasmenduak eta glutenik gabeko dieta dira, eta, azken urteotan, genomika nutrizionalaren eta nutrizio pertsonalizatuaren esparruan ere badihardu. Ikerketaz gain, dibulgazio zientifikoan aritzen da, elikadurari buruzko ezagutza gizartearengana modu ulergarri eta zorrotzean hurbiltzeko asmoz.

Ekitaldiaren xehetasunak