ITZIAR ZUBIA: Itzalaldia sare elektrikoan: Zer gertatu zen, zer aldatu behar da

  • 2026ko URTARRILAk 26, astelehena
  • 10:00
  • ARRASATE – Kulturate

HITZALDIA

Itzalaldia sare elektrikoan: Zer gertatu zen, zer aldatu behar da

Landuko diren gaiak:

  • Nola kudeatzen da Sare elektrikoa: kudeaketa teknikoa eta ekonomikoa
  • 2024ko apirilaren 28ko itzalaldiaren jatorria: adituen txostenaren laburpen ulergarrian oinarrituta
  • Zer erabaki hartu dira eta nola aldatu behar da sarearen kudeaketa itzalaldiak ekiditeko

HIZLARIA

ITZIAR ZUBIA OLASKOAGA

Zarauztarra (1972), Industria ingeniaria (elektrizitate arloan espezializatua), 2003an Doktoratu zen “Parke eolikoen ustiaketarako operazio estrategien azterketa eta diseinua” titulua duen tesiarekin.

1999ko irailaz geroztik EHUko irakaslea Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola-Donostian. Bertan Zentral elektrikoak eta energia berriztagarriak irakasgaia ematen du Ing Elektrikoa graduan eta Masterretan, Sorkuntza eolikoa irakasgaia, Sare elektrikoen operazio eta kontrola irakasgaia eta Sare adimendunak eta Energia berriztagarriak irakasgaia.

SI+E (Sistema inteligentes y energia) ikerkuntza taldeko kidea da.

Bere ikerkuntza gaiak: Sorkuntza elektrikoa, sorkuntza eolikoa eta bere kontrola.

Ekitaldiaren xehetasunak