
2026, APIRILAK 30, Osteguna
Izarraitz aldera egingo dugu Goienagusiko hurrengo mendi irteera, apirilak 30ean. Hasiera baten, Udana – Arrola – Legazpi mendi ibilaldia genuen programatuta, baina inguruan dauden baso pisten egoerak asmoa baztertzera bultzatu gaitu. Bere ordez, Izarraitz aldera egingo dugu txangoa. Gipuzkoan daukagun mendi inguru politeenatarikoa.
Autobusak Zorrotzpe aparkalekuan utziko gaitu, eta hemendik Erlo aldera joko dugu. Erlora heldu eta gero, itzuli eta Xoxoteko aterpetxera joango gara hamarretakoa egitera. Tontorretik Euskal Herri osoko bista ederrak izango ditugu. Hamerratakoa egin eta gero, ekarritako bide beretik egingo dugu Zorrotzpe aparkalekura berriz. Hemen autobusa izango dugu zain, bazkaltzera joateko.

Bazkaria Azkoitiko JOSEBA jatetxean egingo dugu, aparkalekutik 20 minututara autobusez.
XEHETASUNAK
– Ibilbidea: Zorrotzpe – Erlo – Xoxoteko aterpetxea – Zorrotzpe
- Luzeera: 9 km
- Desnibela: 400 mt.
- Denbora: 3 ordu
– Tracka: WIKILOC
– Bazkaria: Azkoitiko Joseba Jatetxean.
– Gehienezko kopurua: 64 lagun.
– Bidaia: Autobusez.
– Autobusaren ordutegia:
- 08:00 – Eskoriatza
- 08:05 – Aretxabaleta
- 08:10 – Arrasate
- 08:15 – San Prudentzio
- 08:20 – Bergara
– Izena emateko egunak: Izena emateko azken eguna: Apirilak 23
– Prezioa: Bazkideak 23 €; Ez-bazkideak 28 €
– Ordainketak ez dira egin behar zozketa egin eta behin betiko zerrenda argitaratu arte.
- Laboral Kutxa: ES17 3035 0001 5100 1012 0969 (Onuraduna; GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
- Kutxabank: ES89 2095 5070 7091 2324 7784 (Onuraduna: GOIENAGUSI KULTUR ELKARTEA)
ARGAZKIAK



