
- Apirilak 25, astelehena
- 10:00
- Kulturate (ARRASATE)
HITZALDIAREN AURKEZPENA
Dolua, hildako maitea galdu dudanean, orain sentitzen dudan arimaren zauria sendatzeko egiten dudan bidea da. Prozesu bat da. Nire emozioak adierazteko behar dudan denbora da, bizi dudanaren esanahia aurkitzea, nire barrua eta sortzen dan sufrimendua arintzea eta nire pausura berreraikitzea da. Galeraren aurrean moldatze-prozesu normala da, unibertsala eta bizi beharrekoa. Eta bizipen honek oinaze eta sufrimendua esanda ere, kemena gelditzen zait nire burua eta aldamenekoak daudela ikusteko, eta beraientzako ere maitatua naizela konturatzeko. Egiten dudan lana, denbora, apoioak eta batez ere bizi nahi izatearen erabakia dira bizitzen irakasten didatenak hildakoaren presentzia fisikorik gabe. Gizaki bezela izugarrizko kemena degu bizitzari lotzeko, latza diren egoeraren aurrean egonda ere. Sinistea da lehenengo pausoa, eta bizitzea bigarrena. Hitzaldian banatuko dugu ere zerk laguntzen digun eta zerk ez, doluan gaudenean. Eta nola lagundu.
IZASKUN ANDONEGI
Erizain paliatzailea eta BIDEGIN -Gipuzkoako dolua eta gaixotasun larri aurreratua babesteko zerbitzu- ko asistentzia-arduraduna, fundatzailea eta zuzendaria naiz. Masterra: zainketa aringarrietan Kataluniako Onkologia Institutoan -OME-ren zentro laguntzailea. Masterra doluan, galera larrietan eta trauman Bartzelonako Unibdertsitateko Erlazio Psikoterapia Integratiboko Institutuaren (IPIR) bidez.
Irakasle eta ohiko hizlaria unibertsitateetan eta Erakunde soziosanitarioetan. 20 urte baino gehiagoko esperientzia pertsonei, eta familiakoei, doluan eta bizitzaren amaieran laguntzen. Starnfordeko Unibertsitateko (AEB) Compassion Institutean errukiaren lanketaren entrenamenduan (CCT) trebatu zuen.
2022ko Hiritar Merezimenduaren domina, Donostiako Udalak emana.