IZASKUN SUBERBIOLA: MATER ontziaren adibidea, herritar zientzia eta komunitate sareak itsasoaren alde

  • 2026ko Urtarrilak 21, eguaztena
  • 10:00
  • Seminarixoa – BERGARA
  • UNED-BERGARAk babestua

GAIA

ITSAS GELA – AULA DEL MAR itsasoak duen garrantziaren inguruan gizartea sentsibilizatzeko arduragatik sortu zen elkartea da. Gaur egun Euskadi mailan ingurumen hezkuntza zentru erreferente izanik, elkarte honen lan-tresna nagusia MATER da, egurrez eraikitako azken euskal atunontzi handia, hondoratua izatetik salbatua eta Ontzi Museo Ekoaktiboan bilakatua Pasaian izanik bere ohiko porturatzea.

Hitzaldi honetan, MATER erakundearen 20 urteko ibilbidean garatutako itsas ondare naturalaren ikerketa eta babesa metodologiak partekatuko dira herritar zientziaren ikuspegitik. Gainera hauek sortutako inpaktu ekosozialaren inguruan hausnarketa egingo da herritar zein komunitate sareen sorkuntza azpimarratuz.

HIZLARIA

“Nabigatzailea, itsas zientzialaria, ingurumen hezitzailea eta MATER ontziko “alma materra”. Gogotsua, ekintzailea eta naturarekiko amorratua, jendeak mundu hobea sortzeko ahalmena, ingurumenarekiko errespetua, justizia soziala eta elkartasuna lortzearen uste sendokoa.”

IZASKUN SUBERBIOLA

Izaskun Suberbiola itsas zientzialaria eta MATER Euskadiko ingurumen hezkuntzan erreferentea den Ontzi Museo Ekoaktiboaren sortzailea da. Itsas Zientzietan lizentziaduna (Kanaria Handiko Las Palmas Unibertsitatea), Itsas Nabigazio, Garraio eta Arrantzako goi-mailako teknikaria (Pasaiako Blas de Lezo itsas eskola), eta Irakasleen Prestakuntzako masterra (Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea). Gaur egun, MATERen zuzendaritzan eta erakunde bereko proiektu ekosozialen eta ekintza komunitarioaren arduradun gisa egiten du lan.

Azken urteotan, MATER-ek hainbat sari jaso ditu maila nazionalean eta autonomikoan, ingurumenaren zaintza eta hobekuntzaren inguruan pertsonak eta kolektiboak ahalduntzeko duen izaera berritzaileagatik (Tierra de Mujeres, ODS14, Atrae, Ramón Rubial…). Duela gutxi, 2023ko Landa Eremuko Emakumeentzako Berrikuntzaren Bikaintasunaren lehen saria jaso du arrantza eta akuikultura arloan.

Ekitaldiaren xehetasunak