
- 2025ko AZAROAren 12an
- 10:00
- Seminarixoa – BERGARA
- LABORATORIUM-ekin elkarlanean
LABURPENA
Zientzia esperimentalen artean, esperimentalena kimika da. Izan kontuan badela industriakimikoa, baino ez industria fisikorik, esate baterako. Materia ekoitzi eta nahieran eraldatzea ardatz ditu kimikak. Materia, giza eskalan: elektroiak (baterietan), argia (su artifizialetan), atomoak (erradioaktiboak), molekulak (botika gehienak), nanoegiturak, kristalak, beirak, koloideak, margoak, elikagaiak, edariak eta abar. Nola lortzen ditu, bada, mirari diruditen guzti hauek? Ez dudarik izan kimikak prozesu askotarikoak erabiltzen dituela, zein baino zein bitxiagoa, baina guzti-guztien muina lotura kimikoaren “ideia”n datza. Hona hemen kimikaren azken muga: materia ekoitzi eta eraldatzen dituzten “ideien prozesaketa”. Muga lauso honen arakaketarako, (i) konputagailuak, klasikoak zein kuantikoak, eta (ii) algoritmoak, klasikoak zein adimen artifizialetik eratorriak, bidelagun ditu kimika modernoak, baina bidea luzea da.
Erronka hau latza bezain zirraragarria da, eta era berean, guztiz erakargarria. Hitzaldi honetan argituko da zergatik.
HIZLARIA
Jesus M. Ugalde Uribe-Etxebarria (Bergara, 1957). Kimika Fisikoko katedraduna da Euskal Herriko Unibertistatean (EHU). Valladolideko Unibertsitatean lizentziatu zen, eta Kimikan doktoratu unibertsitate berean (1984). Doktoratu ondoko ikasketak egin zituen: Oak Ridge National Laboratory-n (Tennessee), 1984an; Dalhousie University-n (Kanada), 1986an eta 1989an, eta Cornell University-n,(EEUU), 1992an.
Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko irakasle da 1994az geroztik.
Bere ibilbide zientifikoan 300 argitalpen zientifiko baino gehiago ditu, hamarretik gora dira idatzi dituen liburuen ikuskapen artikuluak eta dibulgazio zientifikoko hogei saiakera plazaratu ditu.
Doktoretzako 9 ikasle gainbegiratu ditu; haietako 6 Europako doktoretzak dira. Horrez gain, munduko 10 herrialdetatik etorritako doktorego ondoko 21 ikasle gainbegiratu ditu.
Scientific Reports aldizkariko argitaratze-kontseiluko kide da 2015etik eta Computation argitaratze-kontseilukoa 2013tik.
Jakiundeko kide gisa, akademiaren nazioarteko lehen sinposioa antolatu zuen 2008an; haren izenburua: The role of scientific adademies in modern societies. Bere ikerketa arloaren baitan, nazioarteko bederatzi kongresu antolatu ditu, horietako 3 Electronic Structure: Prediction and Applications sailean eta 6 TheoBio: Theoretical BioPhysics sailean.
Honako sari hauek jaso ditu: Doktoretzako Sari Berezia (1985); Killam Post Doctoral Fellow Award, Halifaxen (Kanada), 1989an; Kanadako NSERC-National Sciences and Engineering Research Council erakundeko Truke Zientifikoko Nazioarteko Saria (1990); X. M. Munibe Ikerketa Saria (1997); Euskadi Ikerketa Saria (2003); Jakiundeko kide osoa, jakitun izendatua (2007).
Loturak:
http://www.euskonews.com/0484zbk/elkar_eu.html
http://www.sc.ehu.es/chemistry/theory
