
- 2026ko APIRILAK 29, eguaztena
- 10:00
- Santa Ana Antzokia – OÑATI
GAIA
Haur eta nerabeen eguneroko bizitzan pantailen presentzia modu esponentzialean hazi da azken hamarkadan. Telefono mugikorrak, sare sozialak, bideojokoak eta plataforma digitalak bere hezkuntza-, gizarte- eta emozio- ingurunearen parte dira. Testuinguru horrek eztabaida sozial bizia piztu du esposizio horrek gazteen garapen kognitiboan, emozionalean eta sozialean duen eraginari buruz.
Hitzaldi honetan, gaur egun pantailen erabilerak nerabezaroan duen eraginari buruzko ebidentzia zientifikoak adierazten duenaren sintesi argia aurkeztuko da. Hainbat alderdi jorratuko dira, hala nola arreta, ikaskuntza, osasun mentala, identitatearen eraikuntza eta gorputz-irudia ingurune digitaletan. Nerabeen pornografiaren online kontsumoa ere aztertuko da, bai eta haien garapen pertsonalean eta sozialean duten eragina ere.
Azkenik, etorkizuneko erronkei buruz hausnartuko da: ikasgeletan gailuen erabilera arautzea, plataforma digitalen erantzukizuna eta nerabeak teknologiarekin modu kritiko eta seguruan bizitzeko prestatuko dituen
hezkuntza digitalaren beharra. Helburua ikuspegi zorrotza eta eskuragarria eskaintzea da, fenomeno hori hobeto ulertzen eta erabaki informatuak hartzen lagunduko duena.
HIZLARIA
Joana Jauregizar Alboniga-Mayor, EHUko Bilboko Hezkuntza Fakultateko Bilakaeraren eta Hezkuntzaren Psikologia saileko irakaslea da. Psikologian eta psikopedagogian lizentziatua, Psikologian doktorea eta haurren psikologian eta familia erlazioetan espezializatu izan da. PSIDES ikerketa taldeko ikerlari nagusia da. Bere ikerketa taldean teknologia berriek haur, nerabe eta gazteetan dituzten eraginak aztertzen dituzte, ikuspuntu desberdinetatik (arlo akademikoa, soziala, pertsonala, osasun mentala…). Ziber-indarkeria ere aztertu izan dute, bereziki gazteen arteko lehenengo bikote-erlazioetan, eta hau prebenitzeko ikasgeletan martxan jartzeko prebentzio programa bat diseinatu eta balidatu zuten. Prebentzio programa hori aurrera eramatean nerabeekin, online pornografiaren kontsumoa ere prebenitzeko beharra ikusi zuten, eta ikerketa lerro berri bat sortu zuten gai honi lotuta. Euskal Herriko hainbat ikastetxetan egon dira errealitate hauek aztertzen, eta gai hauekin lotutako hainbat artikulu zientifiko dituzte PSIDES ikerketa-taldean.
