
- 2026ko Otsailak 9, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
LABURPENA
Jarduera fisikoak gure gorputzaren hainbat sistematan —bihotzean, muskuluetan, hezurretan eta nerbio-sisteman— nola eragiten duen azalduko dugu, eta ikusiko dugu horrek nola laguntzen digun osasuna eta bizi-kalitatea mantentzen edo hobetzen.
Horrez gain, EHUn eta beste unibertsitate batzuetan egiten ari garen azken ikerketetan oinarriturik, osasun-erakundeek jarduera fisikoaren intentsitateari, motari eta iraupenari buruz ematen dituzten gomendioak azaldu, aztertu eta eztabaidatuko ditugu, bakoitzaren egoera eta beharretara hobekien egokitzen diren ohiturak topatzen laguntzeko. Horrela, parte-hartzaileek jarduera fisikoa modu eraginkorragoan eta seguruan planifikatzeko oinarriak ezagutuko dituzte.
HIZLARIA
Jon Irazusta Astiazaran (Donostia, 1964). Euskal Herriko Unibertsitateko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakasle katedradun eta ikertzailea da. 180 artikulu baino gehiago argitaratu ditu goi mailako aldizkari espezializatuetan, 30 doktore-tesi zuzendu ditu, 34 ikerketa-proiektutan izan da ikertzaile nagusi, eta EHUko “Envejecimiento Saludable y Calidad de Vida” unibertsitate-masterraren bultzatzaile nagusia eta lehenengo zuzendaria izan zen. Bere jarduera akademikoaren zatirik handiena jarduera fisikoaren eta kirolaren fisiologian oinarritzen da. Bere ikerketaren gai nagusia jarduera fisikoak populazio zaurgarrien osasunean eta bizi-kalitatean duen eragina aztertzea da. Azken urteetan, arreta berezia jarri die zaurgarritasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileei ere, eta haien ongizate fisiko eta psikologikoa hobetzeko estrategiak ikertu ditu.
