
- 2026ko AZAROAK 23, astelehena
- 10:00
- Kulturate – ARRASATE
AZALPENA
Espiritualitatea, bizitzaren arlo existentziala eta erlijioa ulertzeko oinarri batzuk behar dira, eta gaur egungo euskal gizartean gai horien inguruko aurreiritzi eta usteek nekez uzten dute elkarrizketa publiko egoki bat izaten. Errealitate horietara hurbiltzeko oinarri batzuk azalduko ditugu hitzaldian, eta era berean gaur egun munduan eta gure artean espiritualitateak nahiz erlijiotasunak duten gaurkotasun eta egoeraz hitz egingo dugu.
HIZLARIA
Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966)
Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ikertzailea da. Hezkuntzan ibilbide luzea eta agerikoa egin du, bereziki, irakasle, prestatzaile eta irakaskuntzarako euskarazko material sorkuntzaren zein egokitzapenaren eremuan.
Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Informazio Zientzietan doktorea, 28 urtez jarraian irakasle titular izan da Mondragon Unibertsitatean (1998-2026). Era berean, HUHEZI fakultateko Gizarte Zientzien Saileko zuzendaria izan zen 1999tik 2002ra, eta HUHEZI fakultateko Komunikazio Saileko zuzendaria 2003tik 2005era.
Kooperatibagintza arloan, munduko ekonomia sozialaren arloan, munduko hizkuntza gutxituen arloan eta euskal kulturgintzaren arloan hainbat graduondoko eta masterren sustatzailea izan da Sarasua, 2007. urtetik 2026ra, eta Garabide elkarteko zuzendaritza-taldeko kidea da, 2006tik.
Euskaltzaindiak urgazle izendatu zuen 2021eko azaroan. Akademiaren Sustapen Batzordeko kidea da 2021etik, eta Euskararen Gogoetagunearen koordinatzailea 2022tik aurrera. Mintzola proiektuaren zuzendaria ere bada, Eñaut Agirrerekin batera (2022tik aurrera), eta Herri-kulturgintzari buruzko ikerketa proiektuaren eratzaile eta haren arduraduna 2025etik. 2026ko irailean Euskaltzain oso izendatu dute
Dozenatik gora liburu eta ehunka artikulu argitaratu ditu bakarka edo elkarlanean. Sorkuntzari eta herrigintzari dagokionez, bere ekarpena oso oparoa da: bakarka zein talde-lanean hainbat liburu garrantzitsu eta ehunka artikulu idatzi ditu, euskal musikarako abesti esanguratsuen hitzak egiteaz gain.
Sarasuaren azken liburua Mikel Artolarekin batera egina da, elkarrizketa formatoan. HONDOAZ GALDE. BIDERAKO SINTESIAK du izenburua, eta bertan gai existentzialez eta espiritualitatearen eta zientziaren arteko harremanez dihardute.

HONDOAZ GALDE. BIDERAKO SINTESIAK I (Elkar)
