JON SARASUA – Munduko aldaketen norabideaz: hamabi arlo eta angelu desberdinak

  • 2025ko URTARRILAK 29, eguaztena
  • 10:00
  • Kultur Etxeko zine aretoan – OÑATI

HITZALDIA

Munduko aldaketen norabideaz: hamabi arlo eta angelu desberdinak

Mundua aldaketa bizkorrean dago arlo askotan. Inoiz baino zailagoa da aldaketak ulertzea, daramaten abiaduragatik, baina ahalegin bat egin behar da konplexutasuna ulertzeko. Azken 25 urteotan, gure unibertsitatean hamabi arlo landu izan ditugu egungo mundua ulertzeko: ekonomiaren galdegaiak, ingurugiroaren galdegaiak, nekazaritzaren galdegaiak, balore eta harreman aldaketaren galdegaiak, geopolitikaren galdegaiak, hizkuntza eta kultur aniztasunaren galdegaiak. sexuen berdintasunaren galdegaiak, gobernantzaren galdegaiak, lan-ereduen galdegaiak, teknologiaren galdegaiak, informazio-gizartearen galdegaiak eta espiritualtasunaren galdegaiak, besteak beste. Arlo hauetako bakoitzean, doktrina edo ikuspegi bakarrarekin geratu beharrean, angelu desberdinak ezagutu behar dira, errealitatera apur bat hurbiltzeko. Guztiarekin, aldaketa bizian doan mundua ulertzeko irizpide pertsonalak lantzen ikasi behar dugu. Horretarako pista batzuk aletuko ditugu hitzaldian. 

HIZLARIA

Jon Sarasua (Aretxabaleta, 1966)

Irakaslea da Mondragon Unibertsitatean.

Kulturaren arloan, soziolinguistikan, gizarte-eraldaketan, garapenerako lankidetzan eta kooperatibagintzan aritu da, alde batetik pentsamendu-lanetan, eta bestetik eragiletzan.

Herrigintzako zereginetan jardun du bere ibilbide osoan, gehien bat  gizarte-erakundeetan eta Euskal Herrian, eta maila txikiagoan erakunde publikoen aholkularitzan eta munduko beste herrialde batzuetan.

Artikulu, hitzaldi, ponentzia edota liburu formatuan hainbat argitalpen egin ditu aipatutako alor horietan. 

Ekitaldiaren xehetasunak